Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Helmholtz organoarekin dantzan 60 urteren buruan

Dokumentuaren akzioak

Helmholtz organoarekin dantzan 60 urteren buruan

Helmholtz organoarekin dantzan 60 urteren buruan

Kezka Helmholtz organoaren kontzertuan, 2021-11-30. Argazkia: The Baddas projec.t

Errekatxuko taller txiki batean musika tresna berezi bat eraikitzen jakin zuten 1960ko hamarkada hasieran. Projectors elkarteko Jesus Mari Agirre eta Aitor Alberdiren ekimenez Helmholtz organo eibartarra era askotako musika egiten entzuteko aukera izaten da urtero, eta 2021ean, 60. urteurrena dela eta kontzertu handia antolatu dute San Andres egunean Coliseo antzokian: Mikel Azpiroz eta Elkano Browning Cream, Olatz Salvador, Julian Maeso, Mikel Erentxun, Zaloa Urain, Maite Arroitajauregi "Mursego", eta kontzertua irekitzen, Juan Luis Agirre organojole eibartarra, Iraide Ansorena eta Quico Pugesek lagunduta eta Kezka dantza taldea dantzan.

Kezka Helholtz organoaren kontzertuan
Kezka Helholtz organoaren kontzertuan, 2021-11-30. Argazkia: The Baddas projec.t
 

Sokan, lotuan eta soltean

60ko hamarkadako soinua dario Helmholtz organoari eta giro horretan kokatu dugu gure dantza saioa: soka-dantzan hasi, soltean eta lotuan segitzeko. Quico Puges-ek txeloarekin gidatuta batu zaizkio Juan Luis Agirre organoarekin eta Iraide Ansorena txeloarekin. 

Kezka Helmholtz organoaren kontzertuan
Quico Puges, Iraide Ansorena eta Juan Luis Agirre Helmholtz organoaren kontzertuan, 2021-11-30.

Altsasuko soka-dantzaren doinuarekin eszenaratu dira dantzariak, zubiak egin eta berriz gordera ezkutatzeko.

Kezka Helmholtz organoaren kontzertuan
Kezkaren emanaldia Helmholtz organoaren kontzertuan, 2021-11-30. Argazkia: Iñigo Magunazelaia.

Quico Puges-en beraren doinuak eta Josu Garaten gidaritza koreografikoarekin, arin-arin, fandango eta kalejirara, soltean zein lotuan, dantzatu dituzte Kezkako dantzariek. 

Kezka Helmholtz organoaren kontzertuan
Juan Luis Agirre, Jone Lahidalga, Josu Garate, Ainhoa Larrañaga, Quico Puges, Iraide Ansorena eta Oier Araolaza Helmholtz organoaren kontzertuan, 2021-11-30.

Dantzarietan azken orduko ordezkapenak egin behar izan ditugu eta Josu Garate eta Ainhoa Larrañagarekin batera Jone Lahidalga eta Oier Araolaza aritu dira, ensaiatzen aritu baina emanaldi egunean etxean geratu behar izan diren Eider Agirrebeña eta Luken Aranburu ordezkatuz. Hemen gure emanaldiaren bideoa: 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com