Dokumentuaren akzioak
Ezpata-dantza medioetan
Gipuzkoako Urrezko dominen emate ekitaldia entzutetsua izan ohi da eta medioetan jarraipen zabala izaten du. Albisteek ez dute zerikusirik izaten ezpata-dantzarekin (batzuetan Urrezko dominaren ekitaldiarekin ere ez) baina argazkietarako ongi etortzen zaizkie dantzariak (argazkiei kolorea ematen laguntzen die).
Adibidez, El Correok ekonomia eta politikaren inguruko albiste bat ilustratzeko erabili du ekitaldiko argazkia. Las Diputaciones se muestran incapaces de pactar el Impuesto de Sociedades. Eta albistea ilustratuz ezpata-dantzan ateratako argazkia, dantzariak arkua eginda dutela eta Garaikoetxea eta Ibarretxe arkupean sartzen. Urrezko dominak eman direnik ere ez du kontatzen, izan ere, albisteak ez du inolako zerikusirik ekitaldi horrekin.
Beste bi egunkaritan, El Mundon eta El Pais-en agertu dira ezpata-dantzaren argazkiak, baina bietan ere nahiko antzeko moduan. Urrezko dominak jaso zituztenak ageri dira, beraien aurrean ezpata-dantzari bat ageri dela (Gari bietan) dantzan.
Eskumako hau Urrezko Dominen ekitaldiaren biharamunean El Mundon egunkarian argitaratutakoa da, eta azpian dagoena berriz, El Pais-en argitaratu zena.
Harkaitz-en bidez ETBk ekitaldiari buruz eman zuen erreportajearen zati bat lortu dugu. Lehenengo hamar segunduetan ezpata-dantzaren irudi batzuk ageri dira. Ez da beste munduko ezer, baina bideoak sareratzeko aukerak probatzen hasteko ondo datorkigu. "YouTube" sistema erabiliko dugu horretarako, eta egia esan, azkarra, erraza eta erosoa da. Ema Play eta ikusi bideoa.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
Oso politxa bideua.Ke ilu. jiji