Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Euskal Jaia eta Ezpalak jaialdia asteburuan

Dokumentuaren akzioak

Euskal Jaia eta Ezpalak jaialdia asteburuan

2010/05/26 16:52
Ahal izanez gero maiatzeko azken asteburuan ospatzen da Euskal Jaia Eibarren, eta aurten ere horrela egokitu da. Orain urte batzuk Ezpalak, dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen hasi ginen Euskal Jaiaren baitan, eta aurten bosgarren edizioa egingo du jaialdiak. Ohi bezala, Iruñeko Duguna taldearekin batera antolatzen dugu Ezpalak, eta larunbatean, maiatzaren 29an, Iruñean izango dira dantza saioak eta igandean, maiatzaren 30ean Eibarren.

Ezpata-dantzak, makila-dantzak, arku-dantzak eta karaktere dantzak izan ditugu aurreko urteetako gaiak, eta 2010ean dantza-jauzien inguruan atondu dugu jaialdia. Biarno, Baztan, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako dantzakerak ekarriko ditu Ezpalak jaialdiak Eibarko untzaga plazara.

Maritzuli konpainia, Argia dantzari taldea, Baztandarrak, Biarnoko Ossau bailarako musikari eta dantzariak eta Aiko taldea izango dira Eibarko jaialdian. Etxekook, Kezkak, hiru jauzi, hiru jolas egingo ditugu: marmutx, xinple eta zapatain-dantza.

Taldeen emanaldia bukatuta dantzaldia ireki eta Aiko taldeak dantza-jauziak jotzen jarraituko du, nahi duten guztiek dantzatu eta gozatzen jarrai dezaten. Jauzien inguruko Urraska lana egin berri du Aikok, eta ekainean aurkeztuko du  Durangon, baina horren aurrerapentxo bat dantzatu ahal izango dugu Ezpalak jaialdian.

Ezpalak dantza-jauzien jaialdiaren egitaraua

Maiatzak 29, larunbata, Iruñea

17:30 Kalejira alde zaharreko karriketan barna

18:00 Ezpalak, dantza-jauzien nazioarteko jaialdia Burgoen plazan. Euskal Herriko eta atzerriko dantzen erakustaldia:

Segidan: Dantzaldi irekia Aiko taldearekin. Danza-jauzien inguruan prestatu duen Urraska CD-Liburuaren aurrerapena egingo du Aikok.

Maiatzak 30, igandea, Eibar (Eibarko Euskal Jaiaren baitan)

12:30 Ezpalak, dantza-jauzien nazioarteko jaialdia Untzaga plazan. Euskal Herriko eta atzerriko dantzen erakustaldia:

Segidan: Dantzaldi irekia Aiko taldearekin. Danza-jauzien inguruan prestatu duen Urraska CD-Liburuaren aurrerapena egingo du Aikok.

17:00etan Erromeria Aiko taldearekin.

Ezpalak jaialdiaren bloga


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com