Dantza, musika eta mendia Udaberriko Euskal Jaian
Euskal Barrokensemble, Jantzari dokumentala eta mendi-buelta kulturala batu ditugu Eibarko Klub Deportiboko hiru batzordek (kultura, mendia eta dantza) antolatutako Udaberriko Euskal Jaian. Azaro-abenduan Udazkeneko Euskal Jaia deitu geniona antolatzen saiatu ginen, baina hori ere bertan behera geratu zen eta orain, apirilerako berreskuratu dugu azkenean Udaberriko Euskal Jaia izenarekin.
Jantzari dokumentala
- Apirilak 14, asteazkena, 19:00etan
- Jantzari, tradizioa eta parekidetasuna Dokumentalaren proiekzioa eta egileekin kolokioa
- Tokia: Kezka Garajea (Bista Eder 12, Eibar). Aforo mugatua. Sarrerak (dohain) erreserbatzeko: kezka@dantzan.com

Mendi-buelta kulturala
- Apirilak 18, igandea, 9:00etan Urkizutik irteera
- Ibilaldia: Eibar – Akondia – Aizketa – Arrate
- Neurriak: 6 laguneko taldeetan antolatuta eta taldeen arteko tarteak mantenduz.
- Mendi-bueltarako izen-ematea: Eibarko Klub Deportiboan, astearte eta ostegunetan 19:30-20:30
Euskal Barrokensemble kontzertua Arraten
- Apirilak 18, igandea, 13:30ean Arrateko elizan
- Aforoa: 100 (%46), distantziak gordez eta musukoekin.
- Sarrerak: (5€) Eibarko Klub Deportiboan (tabernan).
