Dokumentuaren akzioak
Dantza Coliseoan: Maritzuli: Ixtorio Mixtorio
2012ko azaroak 10, larunbata, 17:00etan
Haur folklorearen mundura bidaia harrigarria da Ixtorio Mixtorio, umeek beraiek protagonizatuta gainera. Umeak, helduen teknika eta birtusiosismo imitazioak egiten saiatu gabe, dantzaren eta musikaren oinarrietara jo eta graziaz eta erritmoz betetako emanaldia osatzen dute. Tradizioaren aurkezpen aberatsa, jantzien edertasuna eta umeen espontaneitatea elkartzen dira Ixtorio Mixtorion.
Claude eta Jon Iruretagoienaren zuzendaritzapean, euskal dantza tradizionalaren mundu harrigarrian barrena bidaia hunkigarria planteatzen du Maritzulik ikuskizun honetan. Lapurdiko Maritzuli eta Xinkako dantza taldeak, eta Behobiako Eraiki dantza taldeak osatzen dute Ixtorio Mixtorio ikuskizuna. 1996an estreinatu zen Ixtorio Mixtorio, eta 16 urte ondoren, bere garaian arrakasta handia izan zuen ikuskizuna berrituta aurkeztu du Maritzulik.
Umeekin dantza
tradizionala lantzeko eredu berri bat plazaratu zuen Claude
Iruretagoienak Ixtorio Mixtorio ikuskizuna. Lau urrats eta kitto! deitzen diote lan egiteko eredu horri, eta funtsean oinarrietara
jotzeko deia da. Lau urratsekin euskal tradizio koreografikoaren zati
eder bat dantzatu eta gozatu baitezakete umeek. Urrats horiek ikasiz
eta bakoitzarekin egin daitezkeen dantzak jorratuz eta euskal
folklorearen aberastasuna landuz osatutako ikuskizuna da Ixtorio
Mixtorio.
Maritzuli: Ixtorio Mixtorio
2012ko azaroak 10, larunbata, 17:00etan
Eibar, Coliseo antzokia
Sarrera: 5 €
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19