Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Aurreskua sokara itzuli zela 30 urte

Dokumentuaren akzioak

Aurreskua sokara itzuli zela 30 urte

2024/06/22 09:50
Aurreskua sokara itzuli zela 30 urte

Eibar, soka-dantza, 1994-06-24. Argazkia: Jose Valderrey

1994ko ekainaren 24an berreskuratu zen aurreskua sokan dantzatzeko ohitura Eibarko San Juan egunean. Eibarko Udalbatzak, Usartza txistulari taldeak eta Eibarko Klub Deportiboko Kezka dantza taldeak plazaratu zuten soka-dantza, 25 urtetik gora San Juan egunez egin gabe egon ondoren. Deportiboko Jose Valderreyk egindako argazkietan gorde da egun hartako testigantza.

Eibar aurreskua 1994
Eibar, soka-dantza, 1994-06-24. Argazkia: Jose Valderrey

Kezka dantza taldearekin batera Usartza txistulari taldea arduratu zen 1994 urte hartan ere musikaz, ondoko 30 urteetan bezala.

Usartza txistulari taldea 1994
Elena Perez, Jose Miguel Laskurain, Enrike Montero, Asier Castelos eta German Ereña. Usartza txistulari taldea, soka-dantza, 1994-06-24. Argazkia: Jose Valderrey

30 urteotan aurreskuan izan diren aldaketak agerian jartzen dituzten orduko argazkiek. Adibidez, udaletxe aldeko plazan egiten zen garai hartan eta lehen soka udal-batzak eta Kezkako mutilek osatzen zuten. Kezkako neskak gonbidatu moduan parte hartzen zuten soka-dantzaren bigarren zatian.

Eibar soka-dantza 1994
Eibar, aurreskua, 1994-06-24. Argazkia: Jose Valderrey

Aldatu ez dena euriaren mehatxua da, lehen urteko lurrak eta aterkiek salatzen dutenez, 1994an ere euria egin baitzuen San Juan egunean.

Eibar soka-dantza 1994
Eibar, aurreskua, 1994-06-24. Argazkia: Jose Valderrey

 

Eibar soka-dantza 1994
Eibar, aurreskua, 1994-06-24. Argazkia: Jose Valderrey

 

Eibar aurreskua 1994
Eibar, soka-dantza, 1994-06-24. Argazkia: Jose Valderrey

Iazko bi argazki hauek nabarmentzen dituzte izan diren aldaketa horietako batzuk. Asteburua izanik inoizko jendetzarik handiena izan genuen 2023ko soka-dantza ikusten.

Eibar 2023 soka-dantza 9645
Eibar, aurreskua, 2023-06-24. Argazkia: Felipe Loiola - Kezka dantza taldea. CC-by-sa

Eibar soka-dantza 2023
Eibar, aurreskua, 2023-06-24. Argazkia: Felipe Loiola - Kezka dantza taldea. CC-by-sa

 San Juan Aurreskua 2024an Eibarren

  • 2024ko ekainaren 24an, 23:30ean Untzaga plazan.
  • Usartza txistulari taldea eta Kezka dantza taldea.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com