Arratetik San Migelera

2007/10/05

Irailaren 8an, Arrate egunean, ekin genion kurtso berriari Kezka dantza taldeko dantzariok eta pasa den hilaren 29an, Elgoibarko San Migel auzoan borobildu genuen hilabetea. Nahiz eta hilabete gogor samarra izan, esaerak dion bezala, gustuko tokian aldaparik ez.2007-09-29_Kezka-Haritz-SanMigel_AU_528

Elgoibarko Haritz-eko dantzariekin batera aritu ginen dantzan San Migelen. Hasierako agurra egin ostean Arrateko Amaren ezpata-dantza, Gipuzkoako eta Bizkaiko dantzak eta Arratiako jota eta porrua dantzatu genituen Elgoibarko Udal bandako eta Kezka dantza taldeko txistularien doinura. Gurekin batera ere aritu ziren Oihane eta Eneritz trikitilariak.

Hona hemen Arantza Uriguenek San Migelen atera zuen argazki sorta bat.