Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Arrateko Amaren dantzak 2.0

Dokumentuaren akzioak

Arrateko Amaren dantzak 2.0

2006/09/06 16:41
Ia dena prest dago ostiralean Arraten egingo dugun emanaldirako. Aste honetan azken prestaketetan ari gara, gaur, asteazken iluntzean Arraten bertan egingo da ensaioa nagusia. Iaz abiatu zen tradizioa sustraitzen hasi eta dantzen errepertorioa osatzen jarraitzeko asmoa du aurten Kezka dantza taldeak. 2005-09-08_Arrate_FelipeLoyola

Iaz bi dantza estreinatu ziren, ezpata-dantza eta makila txikiena. Aurten, bi horiez gain, beste bi dantza estreinatuko dira Arrateko zelaian: makila handien dantza eta brokelen dantza. Bi dantza berri horien doinuak Jose Miguel Laskurain txistulariak prestatu ditu, eta Usartza txistulari taldea arduratuko da jotzeaz.

Flandrian estreinatutako bi dantza berri

Bitxia bada ere bi dantza berri horiek Flandrian, Beljikan aurre-estreinatu ditu Kezka dantza taldeak. Arraten aurkeztu aurretik aurre-estreinu bat egin nahi izaten du Kezkak, Arrateko zitara dantzak behar bezala prestatuta eraman ahal izateko. Dena prest zegoen Eibarko Dantzari egunean, ekainaren 16an, bi dantza berriak lehen aldiz jende aurrean aurkezteko, baina emanaldia hasi behar zen ordu berean eroritako eurite izugarriaren ondorioz bertan behera geratu zen ekitaldia. Ondorioz, aurten Sint-Niklaas-en parte hartu duen jaialdian eskaini zituen Kezkak lehen aldiz Arrateko bi dantza berri horiek.

Aurtengo gonbidatu bereziak

2005-09-08_Arrate-FerRetolaza 047-rekort

Iazko estreinaldian Arrateko Amaren dantzarien kofradia sortu zuten dantza saioan parte hartu zuten dantzariek. Kofradia horretako kideak dira Arraten irailaren 8an dantza egiten dutenak eta urtero Eibartik kanpoko zenbait dantzari gonbidatuko ditu kofradiak emanaldian parte hartu eta Arrateko Amaren dantzarien kofradiako ohorezko kide izatera. Iaz bi dantzari eta dantza-maisu bikain izan ziren gonbidatuak: Mikel Sarriegi beasaindarra eta Iñaki Arregi andoaindarra.

Aurten Elgoibarko lau dantzari dira Arrateko Amaren kofradiaren gonbidapena jaso dutenak. Eibarko dantzarien ibilbidean ezinbesteko laguntza eskaini dute Elgoibarko Haritz dantzari taldeko lau dantzari horiek, haiekin ikasi dituzte gaur egun egiten dituzten dantza gehienak eta dantzari bikainak direla erakutsi dute hainbat urtetan han eta hemen egindako emanaldietan. Hauek dira aurten Arrateko dantzetan izango ditugun lau gonbidatu bereziak: Jon Lizarralde, Abel Iriondo, Lourdes Odriozola eta Mikel Legorburu.

Lau gonbidatuak protagonista izango dira ezpata-dantzan, beraiek beteko baitituzte bakarlari lanak eta zelaian egingo diren trokeo-dantzetan buruzagi edo kapitain dantzak egingo dituzte. Horretarako prestatzen aritu dira azken hilabeteetan, Arrateko ezpata-dantza ikasten aritu baitira Josu Garaten eskutik.

Tamalez,  Mikel Legorburu min hartuta dago, eta beraz aurten ezingo du bakarlari  lanetan aritu. Hala ere ezpata luzearekin arituko da aurten, eta datorren urtean, osatuta dagoenean etorriko da berriz Arratera  ezpata txikiekin  duen konpromezua kitatzeko. Josu Garate arituko da  bere tokian, Aiert  Ibarbiak  egingo ditugu  maisu-zahar lanak ezpata luzeak batuz.  Guztira, 34 dantzarik parte hartuko dute  Arrateko  ezpata-dantzan.

Arrateko Amaren dantzak - ordutegia

2005-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak 013-rekortauta

Irailaren 8an, ostiralean, Arraten

11.00etan elizan, Meza Nagusian, ezpata-dantza.
12.00etan prozesio bukaera elizaren atarian ezpata-dantza.
12.30etan zelaian:

  • Arrateko Amaren ezpata-dantza
  • Arrateko Amaren trokeo-dantzak:
    • Makila txikien dantza
    • Makila handien dantza
    • Brokel-dantza

Dokumentuaren akzioak

Aritz
2006/09/07 11:58
Pena Eibarrera ezin gerturatzea!
Otsagabian ere zita garrantzitsua dugu eta,...

Zorte on! (batez ere eguraldiarekin)

Aritz

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com