Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Abel Iriondo, Arrateko Dantzarien Kofradiako kidea

Dokumentuaren akzioak

Abel Iriondo, Arrateko Dantzarien Kofradiako kidea

Abel Iriondo, Arrateko Dantzarien Kofradiako kidea

Abel Iriondo, Arrate, 2006ko irailaren 8an. Argazkia: Felipe Loiola - Kezka dantza taldea CC-by-sa

Kolpe latzarekin iritsi zaigu iraila. Abel Iriondo Elortza, dantzari eta dantza-maisu elgoibartarra hil da 54 urterekin. Arrateko dantzarien kofradiako ohorezko kidea, 2006an lehen aldiz gurekin dantzatu zuenetik ia-urtero izan da Arraten. Kezka dantza taldearekin harremana aurretik zuen ordea. 1990 eta 2000ko hamarkadetan San Joan eguneko soka-dantzan hainbat aldiz dantzatu zuen Untzaga plazan eta 1995-96 inguruan dantza irakasle ere aritu zen Kezkan.

Ohorezko gonbidatu bezala jaso zuen Arrateko Dantzarien Kofradiaren domina 2006an eta hamabi aldiz dantzatu du Arraten guztira, bi domina eskuratzeko merituak egin dituen lehen dantzaria izanik. Arraten bere dantzari dohain bikainak erakusteaz gainera, kanturako, festarako eta erromeriarako lagun ezinhobea zela erakutsi digu urtez urte. 

Arrateko dantzak 2006 Ohorezko gonbidatuak
Mikel Legorburu, Abel Iriondo, Lourdes Odriozola eta Jon Lizarralde. Elgoibarko Haritz dantzari taldeko dantzariak Arrateko Dantzarien Kofradiako ohorezko gonbidatuak. Arrate, 2006ko irailaren 8an. Argazkia: Felipe Loiola - Kezka dantza taldea CC-by-sa

Arrateko dantzak irailaren 12an aurten

Aurten, pandemia dela eta, kofradia egunean, irailaren 12an eskainiko ditugu Arrateko dantzak Arrateko zelaian. Datozen egunetan eskainiko dugu horren inguruko xehetasun gehiago. Eguna aldatuta hainbat kontu aldatuko dira aurten, baina Abel Iriondok gurekin ez izatea izango da larriena.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com