Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea 15 urte soka-dantza berreskuratu zela

Dokumentuaren akzioak

15 urte soka-dantza berreskuratu zela

2009/10/01 10:02
Aurten 15 urte (eta 16 soka-dantza??) bete dira Eibarko San Juan eguneko soka-dantza berreskuratu genuela. Gerra aurretik ba omen zegoen aurreskua dantzatzeko ohitura eta gerra ondoren, Gregorio Santa Cruz-ek dantza taldea berriz ere antolatu zuen unean martxan jarri zuten lehen gauza San Juan eguneko soka-dantza izan zen.

San Juan egunean, meza nagusiaren ondoren txistulariak, dantzariak eta udaleko ordezkariak plazara joan eta udaletxe aurrean aurreskua edo soka-dantza egiten zuten. Honako argazki hau 1945ekoa da.
1945 Eibar aurreskua San Joan jaietan
Ohitura horrek 60ko hamarkadararte iraun zuen, baina 67-68 urte inguruan utzi zitzaion San Joan egunean soka-dantza egiteari, garai horretan modan jarri ziren Lizarrako larrain-dantza eta Iribasko ingurutxoarekin ordezkatu baitzuten. 70eko hamarkadan ez soka-dantzarik ez ingurutxorik ez zen egin San Joan egunean.

1994an, Usartza txistulari taldeko (eta Kezka eta Amalur taldeetako zuzendari izandako) Jose Luis Perez Sarasketaren laguntzarekin berreskuratu zen soka-dantza. Dantzaren xehetasunak eta berezitasunak azaldu zizkigun Jose Luis-ek, Eibarko Udalean aurkeztu genuen proposamena eta oso gogo onez hartu zuten.
2001-06-24_Eibar-soka-dantza
Ordutegian aldaketa bat egin genuen ordea. Utzi zitzaion arte goiz partean egiten zen soka-dantza Eibarren, mezaren ondoren. Ordutik jaietako ohiturak aldatuta zeudela iritzita, orduari eutsi, baina AM - PM aldaketa egin genion dantzari. Ekainaren 24an, gaueko 23.30etan ezarri genuen horretarako ordua. Hamabost urteren buruan aldaketa horrekin asmatu genuelakoan gaude. Untzaga plaza jendez gainezka izaten da egun eta ordu horretan eta jaietako egitarauan ondo sendotutako jarduera da.

Hona aurtengo soka-dantza argazki sorta bat Felipe Loyola eta Iñaki Zugastiren eskutik.
2009-06-24_Soka-dantza_FL 048 2009-06-24-Soka-dantza-IZ-5618 2009-06-24_Soka-dantza_FL 082 2009-06-24_Soka-dantza_FL 107 2009-06-24_Soka-dantza_FL 129 2009-06-24_Soka-dantza_FL 211 2009-06-24_Soka-dantza_FL 189

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com