Neska dantzariak galtza zuriekin 1949an
Zornotzako Txiki-Jai taldea, 1949. Argazkia: Beasaingo festetako programatik
Ez-ohiko irudia da Zornotzako dantzari talde honen argazkiak eskaintzen duena. Beasaingo 1949ko jaietako egitarauan ageri da argazki hau: lau dantzari, neska-mutilak, zuriz jantzita eta lauak, neskak ere bai, galtzekin. Programan jasotzen da maiatzaren 31n, Loinazko San Martin plazan, haurren aurreskua dantzatu ondoren, euskal dantzen emanaldia izango dela Zornotzako Txiki-Jai taldearen eskutik. Eta taldekideen argazkia ageri da segidan. Basterretxea dutela dantza-maisua eta hainbat lehiaketetan irabazle izan direla Bilbon eta Donostian.
Argazkiak garai hartako neska dantzarien janzkerari buruzko lekukotasun interesgarria eskaintzen du. Galtzak sarri mutil dantzariekin eta gonak, askotan gonagorriak, neska dantzariekin lotzen baditugu ere, irudi honek erakusten du neskak dantzarako zuriz janztea ohikoa izan dela eta dantzarako galtzak janztea zenbaitek normaltzat jotzen zutela. Dantzarien janzkera hori baitzen, erosotasuna bermatu eta hanken mugimenduak ongien erakusten zituena, hain zuzen. Argazkia Beasaingo Aurtzaka dantza taldeko Izaskun Salazarrek helarazi digu.
Dantzan
