Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kattalin Agerre Ttiri Gorostidi eta Uxue Iñurrita, lehenengo emakume talai-dantzariak

Dokumentuaren akzioak

Ttiri Gorostidi eta Uxue Iñurrita, lehenengo emakume talai-dantzariak

2020/02/17 08:55
Ttiri Gorostidi eta Uxue Iñurrita, lehenengo emakume talai-dantzariak

Ttiri Gorostidi eta Uxue Iñurrita. Argazkia: Tolosaldeko Ataria

Hogeita bost urte dira lehenengo aldiz neska-mutilez osatutako talai dantzari taldea atera zela. Ttiri Gorostidi izan zen Talai dantzari atera zen lehen emakumea. Handik hiru bat urtera, berriz, Uxue Iñurrita animatu zen. Tolosaldeko Atarian bi talai-dantzari ohiak elkarrizketatu ditu Eneritz Maizek.

Talai-dantzariak
Talai-dantzariak, Amezketa, 2018-02-10. Argazkia: Eire Vila - Dantzan CC-BY-SA

Ttiri Gorostidik eta Uxue Iñurritak umetatik bizi izan dute talai-dantzarien festa. Gorostidik betidanik ezagutu duela dio eta Iñurritak ere umetako oroitzapenak ditu. Aitak oso maiteak zituela dio eta umea zela aitarekin ibiltzen zela talai-dantzarien atzetik gogoratzen du. Aita izan zen galdu ondoren berreskuratzen ibili zenetako bat.

Talai-dantzariak
Talai-dantzariak, Amezketa, 2018-02-10. Argazkia: Eire Vila - Dantzan CC-BY-SA

Lehenengo emakumeak

Umeak zirela talai-dantzariak gizonezkoak bakarrik izaten ziren eta emakumeak poltsarekin edo trikitiarekin ateratzen ziren. Gorostidi ere hasieran poltsarekin atera zen eta horrela ari zela dantzan hasi zen; "Dantzara pentsatzen dut 'egin ezazu dantza' bat esanez hasi ginela. Gero mutilak falta zirela uste dut dantza egiteko, eta jende faltarekin animatzen al ginen dantzarako galdetu, eta gu aurrera joan ginela".

Talai-dantzariak
Talai-dantzariak, Amezketa, 2008-02-04. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC-BY-SA

Handik hiru-lau urtera Iñurritak dantzatu zuen. "Herri ekimenean ibiltzen ginen garai hartan, hamasei-hamazazpi urterekin, eta Talai dantzak egokitzen zirenean nahi zuenak parte hartzen zuen. Ez zen emakumezko edo gizonezko bereizketarik egiten; apuntatzen zenak dantza egiten zuen", dio Iñurritak.

Talai-dantzariak
Talai-dantzariak, Amezketa, 2008-02-04. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC-BY-SA

Neskak talai-dantzari irten izana hasieratik ondo ikusi izan dela herrian diote; "Agian indar gehiago zeukan tradizioa mantentzeak. Urte askoan egon zen gerra garaian-eta egin gabe, eta nik uste dut indar gehiago zuela herrian Talaiak etortzeak, neskak edo mutilak ziren begiratu gabe".

Parranda eta dantza

Talai-dantzari garaiko oroitzapen oso politak dituzte bi emakumeek. Parranda, festa eta dantza denak batzen zirela diote, "animatuta ibiltzen ginen hasieratik, baina egia da, dantza egin behar zenean serio egiten genuela.

Talai-dantzariak
Talai-dantzariak, Amezketa, 2019-03-02. Argazkia: Eire Vila - Dantzan CC-BY-SA

Askotan Tolosako inauterietako ajea gainean zutela ere agertzen omen ziren; "Damutzen ginen goizean, baina hala ere berdin zion. Ateratzen ginen momentutik dena ahazten zen, eta agian gauean berriz ere parrandara joaten ginen. Ondo pasatzen genuen!"

Talai-dantzariak
Talai-dantzariak, Amezketa, 2018-03-02. Argazkia: Eire Vila - Dantzan CC-BY-SA

Lau bost urtez aritu ziren bai Gorostidi, bai Iñurrita. Ikasketak tarteko eta atzetik gazteak gogotsu zetozela ikusita utzi zioten talai-dantzari irteteari.

 

Elkarrizketa: "Indar gehiago zuen Talaiak etortzeak, neskak edo mutilak ziren begiratu gabe" (Tolosaldeko Ataria, 2020-02-14)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kattalin Agerre

Kattalin Agerre

Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.

 

Emakumeak dantzan: gertatzen ari da

Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)

Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)

Durango: dantzari-dantza (2015)

Lasarte (2011), Arizkun (2011)

Villabuena (2013), Pasaia (2015)

Ermua (2015), Barakaldo (2015)

Zumarraga: ezpata-dantza (2015)

Bera: makila-dantzak (2015)

Leitza: ezpata-dantza (2015)

Durango: San Fausto (2015)

Antzuola: trokeo-dantzak (2015)

Ermua: dantzari-dantza (2015)

Unanu: mamuxarroak (2016)

Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)

Luzaide: Bolant-dantzak (2016)

Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)

Nesken parte hartzea Santa Agedatan

Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)

Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)

Itziar: Gazteen aurreskua (2016)

Aizarna: Aurreskua (2016)

Elgoibar: Soka-dantza (2016)

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)

Luzaide: Jauziak (2017)

Lezo: Soka-dantza (2017)

Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)

Iurreta: dantzari-dantza (2018)

Aduna: axeri-dantza (2018)

Goizueta: zahagi-dantza (2019)

Beasain: umeen aurreskua (2019)

Berriz: dantzari-dantza (2019)

Lesaka: ezpata-dantza (2019)

Lizartza: dantza-soka (2019)

Monteagudo: paloteadoa (2019)

Markina: saragi-dantza (2020)

Markina: karmenetako aurreskua (2020)

Abaltzisketa: Txantxoak (2022)

Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)

Lekeitio: Kaxarranka (2022)

Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)

Markina: ezpata-dantza (2022)

Uztaritze: Kaskarotak (2023)

Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)

Atzerrian:

Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza

Genero rolak hankaz gora tangoan

Boise: Oñatiko dantzak (2019)

Generoa dantzan: lehengo kontuak:

Behin batez yoan ninduzun

Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

Balletaren maskulinitatea

Potxuak, Idahon aurreskua dantzatzen zuten emakumeak

Orio: aurreskua (1942)

Añorga: aurreskua (1944)