Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kattalin Agerre Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna

Dokumentuaren akzioak

Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna

2017/10/12 10:45
Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna

Arantxa Arregi (Azkoitia, 1935). Irudia: Maxixatzen

Baserritik galtza luzeekin jaitsi eta isunarekin itzuli zela etxera kontatu du Arantxa Arregi azkoitiarrak (Azkoitia, 1935) maxixatzen aldizkarian. Arantxa Arregi eta Antonia Aldalur galtzak eta txapela jantzita irten ziren enkargutara, baina dendatik irtenda udaltzainak gelditu eta isuna jarri zien galtza luzeak eramategatik. Honela zioen isuneko faltak: "ir vestido de chico por las calles, el día 16 del actual". Arregik harro kontatzen du herrian galtza luzeak jantzi zituen lehen azkoitiarra dela.

Galtzak jazteagatik multa

Galtzak soinean dantzan

Hainbat emakume eta neska gaztek borrokatu dute galtzak jantzi ahal izateko. Prakak janztea "askatasunarekin" lotzen zuen zenbaitek, nork bere buruaren jabe dela erakusteko gogoarekin, neskek debekatuak zituzten eta gizonezkoek libertate osoz egiten zituzten gauzak (festak eta danzak bereziki) egiteko aukerarekin.

Margarita Otermin galtzekin dantzan.
Margarita Otermin eta lagunak galtzekin dantzan, Arribe.

Argazkian Margarita Otermin atalloarra ageri da, txapelarekin eta galza luzeekin, dantzan. Neska gazteak, Atallotik Arribera joan ziren festara eta dantzara, galtzak soinean. Maddalen Iriarteren amona zen Margarita Otermin, eta berak helarazi digu argazki eder hau.

Dokumentuaren akzioak

2017/10/16 11:19
Mila Garaik honako testigantza utzi digu facebooken: "Garai haiek...!!! Ni baino nagusixagoa den ahizpa izan zen gure etxien prakak jantzi zittuen lehena. Ekinien zebiltzenak ( orduen txarto ikusita zegoen eta ) aittek eta amak isildu eitxen zituzten " Bizkargire aldatz gora joaterakoan atzetik doazenak prakekin barruko erropak ez ziela ikusiko..." eta horrelakoak esanez. Orduen, ulie labur labur eroatie be ez zen ondo ikusten "mutilen moduen"... atxakixe- luziekin "guapiau" gauzela esanez. Ni neuk be ia 1967...rarte nahiko luzie eroan nuen..."

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kattalin Agerre

Kattalin Agerre

Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.

 

Emakumeak dantzan: gertatzen ari da

Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)

Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)

Durango: dantzari-dantza (2015)

Lasarte (2011), Arizkun (2011)

Villabuena (2013), Pasaia (2015)

Ermua (2015), Barakaldo (2015)

Zumarraga: ezpata-dantza (2015)

Bera: makila-dantzak (2015)

Leitza: ezpata-dantza (2015)

Durango: San Fausto (2015)

Antzuola: trokeo-dantzak (2015)

Ermua: dantzari-dantza (2015)

Unanu: mamuxarroak (2016)

Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)

Luzaide: Bolant-dantzak (2016)

Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)

Nesken parte hartzea Santa Agedatan

Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)

Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)

Itziar: Gazteen aurreskua (2016)

Aizarna: Aurreskua (2016)

Elgoibar: Soka-dantza (2016)

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)

Luzaide: Jauziak (2017)

Lezo: Soka-dantza (2017)

Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)

Iurreta: dantzari-dantza (2018)

Aduna: axeri-dantza (2018)

Goizueta: zahagi-dantza (2019)

Beasain: umeen aurreskua (2019)

Berriz: dantzari-dantza (2019)

Lesaka: ezpata-dantza (2019)

Lizartza: dantza-soka (2019)

Monteagudo: paloteadoa (2019)

Markina: saragi-dantza (2020)

Markina: karmenetako aurreskua (2020)

Atzerrian:

Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza

Genero rolak hankaz gora tangoan

Boise: Oñatiko dantzak (2019)

Generoa dantzan: lehengo kontuak:

Behin batez yoan ninduzun

Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

Balletaren maskulinitatea

Potxuak, Idahon aurreskua dantzatzen zuten emakumeak

Orio: aurreskua (1942)

Añorga: aurreskua (1944)