Dokumentuaren akzioak
Dantzak homosexual bihur zaitzakeela uste duen jende hori
Billy Elliot musikala eten dute Hungarian mutikoak gay "bihurtzeagatik". Hungariako "Magyar Idök" egunkari kontserbadoreak egindako kanpaina homofoboaren ondorioz, Hungariako opera nazionalak Billy Elliot musikala geldiarazi du. Egunkariak artikulu batean adierazi du, musikalak homosexualitatea ugaltzen duela eta mutikoen subkontzientean eragiten duela. Hori dela eta herrialdean aurreikusita zeuden hamabost funtzioak bertan behera gelditu dira.
Billy Elliot, Stephen Daldry-k zuzendutako filma 2000. urtean estreinatu zen. 11 urteko Billy mutikoaren ametsa ballet dantzari profesionala izatea da. Bere aitak, ordea, nahiago du haurrak boxeoa egitea. Filmak arrakasta izugarria izan zuen, Oscar sarietan hiru izendapen lortu zituen eta BAFTA srietan hamabi, bi eraman zituen.
2005ean, obra antzerkira egokitu zuten, Elton John-en musikarekin. Londresko Victoria Palace antzokian estreinatu zuten 2005eko maiatzean. Hiru urte beranduago, Broadway-ra iritsi zen. Musikalak urteak daramatza munduko antzoki nagusietako karteletan. Europar Batasuneko herrialde batean, ordea, pertsiana jaitsi behar izan du.
Aitak jarri ohi ditu trabak
Dantza egiten duten mutil asko baztertuak, mespretxatuak edo jipoituak izan dira. Gaitzespen handiena sarri aitarengandik jaso dutela deskubritu du Scott Gormley-k, Argian irakurri dugunez. Balleta dantzatzen duten mutilek dituzten zailtasunak erakusten dituen Danseur dokumentala egin du Scott Gormley-k. Billy Elliot-en egoera berberean mutiko asko daude oraindik. Ikerketa batzuen arabera, balletean aritzen diren mutikoen %32ak baino ez du aitaren babesa jasotzen.
Gormley-k oso gertutik bizi du gaia, bere semea balletean aritzen baita. Mikel Garciak Argian zine-zuzendariaren aipu pare bat jaso ditu, “Behin eta berriz entzuten dugu gustatzen zaiguna egitea dela benetako zoriontasuna. Baina nire semearen kasuan, honako oharrarekin etorri beharko luke gomendioak: Gustatzen zaizuna egiteak ekarri dezake marjinatu sozial bat izatea, marikoi deitzea, fisikoki erasotzea edota zure familiak eta lagunek mespretxatzea”.
Dokumentalerako 25 dantzaritik gora elkarrizketatu ditu eta oraindik gure gizartean genero-rolen inguruan lan asko dagoela egiteko ikusi du Gormley-k: “Arazoa balletetik harago doa: indarra sustatzen dugu, arte-modu guztien gainetik, eta maiz, eskoletan mutilak kirola egitera bultzatzen ditugu, artearen kalterako. Zentzu horretan, gizarte moduan ez gara soilik ballet dantzariei huts egiten ari, baita biolinista, aktore edo eskultore izan nahi duten mutilei ere”.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kattalin Agerre
Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.
Emakumeak dantzan: gertatzen ari da
Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)
Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)
Durango: dantzari-dantza (2015)
Lasarte (2011), Arizkun (2011)
Villabuena (2013), Pasaia (2015)
Ermua (2015), Barakaldo (2015)
Zumarraga: ezpata-dantza (2015)
Antzuola: trokeo-dantzak (2015)
Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)
Luzaide: Bolant-dantzak (2016)
Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)
Nesken parte hartzea Santa Agedatan
Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)
Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)
Itziar: Gazteen aurreskua (2016)
Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)
Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)
Iurreta: dantzari-dantza (2018)
Goizueta: zahagi-dantza (2019)
Beasain: umeen aurreskua (2019)
Berriz: dantzari-dantza (2019)
Markina: karmenetako aurreskua (2020)
Abaltzisketa: Txantxoak (2022)
Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)
Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)
Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)
Atzerrian:
Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza
Genero rolak hankaz gora tangoan
Generoa dantzan: lehengo kontuak:
Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Aitor Sorazu on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Dantzan on Dantzaren sektore profesionalean emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte
- Harkaitz Urreta on Alazne Sarrigoitia: "Ni dantzaria naiz, dantzari-dantza dakit eta zergatik ez dut ba dantzatuko?" 2019/07/17
- Dantzan on Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak 2017/10/20
- Dantzan on Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna 2017/07/26
- Oier Araolaza on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Patxi Montero on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Oier Araolaza on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11
- Dantzan on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11