Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kattalin Agerre Beasaingo Loinatz festetako umeen aurreskua parekidea izan da

Dokumentuaren akzioak

Beasaingo Loinatz festetako umeen aurreskua parekidea izan da

2019/06/10 07:25
Beasaingo Loinatz festetako umeen aurreskua parekidea izan da

Loinatz jaietako haurren soka-dantza, Beasain, 2019-06-04. Argazkia: Miguel Angel Las Heras

Beasaingo Loinatz jaietan umeek dantzatzen duten aurreskuan neska-mutilak atera dira lehen sokan. Orain arte mutilek ateratzen zuten lehen soka eta ondoren neskak gonbidatzen zituzten dantzara. Ekainaren 4an ospatutako aurreskuan bereizketarik gabe dantzatu dute neskek eta mutilek. 7-13 urteko neska-mutilek osatu dute aurtengo soka. Ohi bezala, goitik behera zuriz jantzita eta apaingarri gorriak soinean dotore aritu dira plazan. Bero handia izan dute eguerdian, baina pozez zoratzen irten dira denak plazara.

Loinatzko haurren aurreskua
Loinatz jaietako haurren soka-dantza, Beasain, 2019-06-04. Argazkia: Miguel Angel Las Heras

Guraso talde baten proposamena onartuz, Beasaingo Udalak eta Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeek adostu dute hemendik aurrera neska zein mutilek izango dutela gaztetxoen aurreskuan sokan ateratzeko aukera. Lehen sokako dantzari bakoitzaren ondora, dantzara gonbidatutako bikotearen generoa ere ez da kontuan hartu. Bakoitzak nahi zuen laguna gonbidatu ahal izan du, mutila ala neska ziren kontuan hartu gabe. Dantza irakasleen esanetan ez du inolako arazorik eragin aldaketa, eta haurrak, mutil zein neska, poz-pozik aritu dira dantzan.

Loinatzko haurren aurreskua
Loinatz jaietako haurren soka-dantza, Beasain, 2019-06-04. Argazkia: Miguel Angel Las Heras

Nesken parte-hartzearekin izen-ematea handitu denez, hogei neska eta hogei mutilek osatutako soka ateratzea erabaki da. Berrogei gaztetxok baino gehiagok agertu dutenez aurreskuan irteteko nahia, haur horietatik nagusienak aukeratu dituzte.

Loinatzko haurren aurreskua
Loinatz jaietako haurren soka-dantzan parte hartu duten dantzariak, Beasain, 2019-06-04. Argazkia: Miguel Angel Las Heras

Aurten lehen aldiz parte hartu duten dantzarien kopurua beste urte batzuetako baino altuagoa izan da, eta ondorioz, ohi baino gehiago izan dira dantzan ikasten hutsetik abiatzen zirenak. Hori dela eta aurtengoan irakasle gehiago aritu dira entseguetan. Beste urteetan egin ohi den moduan, Aste Santu aurretik hasi dira dantza prestatzen. Luzaroan Xabier Sarriegi "Pasatxok" egindako transmisio-moldearekin jarraitzen duten Loinazko aurreskua irakasten Beasaingo umeei. Behin izena emanda, astelehenetik ostegunera elkartzen dira Alkartasuna lizeoan, 17:30-18:30 bitartean umeen zain izaten dira dantza-irakasleak eta haurrek hori jakinda, bertara agertu eta bana-banan beren lezioa jasotzen dute.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kattalin Agerre

Kattalin Agerre

Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.

 

Emakumeak dantzan: gertatzen ari da

Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)

Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)

Durango: dantzari-dantza (2015)

Lasarte (2011), Arizkun (2011)

Villabuena (2013), Pasaia (2015)

Ermua (2015), Barakaldo (2015)

Zumarraga: ezpata-dantza (2015)

Bera: makila-dantzak (2015)

Leitza: ezpata-dantza (2015)

Durango: San Fausto (2015)

Antzuola: trokeo-dantzak (2015)

Ermua: dantzari-dantza (2015)

Unanu: mamuxarroak (2016)

Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)

Luzaide: Bolant-dantzak (2016)

Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)

Nesken parte hartzea Santa Agedatan

Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)

Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)

Itziar: Gazteen aurreskua (2016)

Aizarna: Aurreskua (2016)

Elgoibar: Soka-dantza (2016)

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)

Luzaide: Jauziak (2017)

Lezo: Soka-dantza (2017)

Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)

Iurreta: dantzari-dantza (2018)

Aduna: axeri-dantza (2018)

Goizueta: zahagi-dantza (2019)

Beasain: umeen aurreskua (2019)

Berriz: dantzari-dantza (2019)

Lesaka: ezpata-dantza (2019)

Lizartza: dantza-soka (2019)

Monteagudo: paloteadoa (2019)

Markina: saragi-dantza (2020)

Markina: karmenetako aurreskua (2020)

Abaltzisketa: Txantxoak (2022)

Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)

Lekeitio: Kaxarranka (2022)

Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)

Markina: ezpata-dantza (2022)

Uztaritze: Kaskarotak (2023)

Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)

Atzerrian:

Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza

Genero rolak hankaz gora tangoan

Boise: Oñatiko dantzak (2019)

Generoa dantzan: lehengo kontuak:

Behin batez yoan ninduzun

Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

Balletaren maskulinitatea

Potxuak, Idahon aurreskua dantzatzen zuten emakumeak

Orio: aurreskua (1942)

Añorga: aurreskua (1944)