UZTAILAN ETA ABUZTUAN KARRIKADANTZARIK EZ
Aurreko larunbatean sentsazio onarekin gelditu ginen, gauza dexente
ustez gure kontra egon arren.
Alde batetik leku aldaketa eta horren promozioa edo propaganda nola egin eta bestalde lekuak berak zer nolako erantzuna edo aukerak ematen zigun.
Azkenean, berandu samar hasi ginen, baina arrakastatsua izan zela zalantzarik ez dago. Jende anitz bildu zen San Nikolas plazan eta dantzari ugari izan genuen.
Durangoko lagunak ere ederki aritu ziren ekimenari beste kutsu bat emanez. Mila esker berriz ere Itxaso Oregi eta Iñaki Leibar etortzeagatik.
Eta larunbatean esan genuen bezala, uztailan eta abuztuan oporrak hartuko ditugu eta ez da Karrikadantzarik izanen. Beraz irailean itzuliko gara indarberriturik eta gogoz Iruñea dantzan jartzeko.
Bestalde, asko zarete parte hartzen duzuenok, eta ziur aski batzuk nahiko duzue lagundu modu batez edo bestez. Horretarako ez izan zalantzarik eta ekimenaren egun berean etorri edo nahiago baduzue, diruz laguntzen ahal duzue. Dagoeneko BBK-an kontu bat ireki dugu eta bertan sartzen ahal duzue nahi duzuen kantitatea, nolakoa den begiratu gabe ongietorri izanen dena.
2095 0820 00 9111184260
Errepertorioari dagokienez, zera esan, badirela pieza batzuk besteak baino jende gutxiagok dantzatzen dituenak eta horiek dira hain zuzen ere gehiago landu behar direnak.