Dantza-giroa Elgetako Udal Artxiboko argazkietan

2026/10/26
Dantza-giroa Elgetako Udal Artxiboko argazkietan

Elgetako jaietan nagusiak soltean. Argazkia: Elgetako Udala

Adinekoak soka-dantzan eta soltean, plaza osoa dantzan edota poxpolin eta ezpata-dantzariak erretratuetan ageri zaizkigu Elgetako Udal Artxiboko argazkietan. Guztira 331 argazki digitalizatu eta jarri ditu udalak sarean. Gerra aurreko eta osteko irudien artean, herriko dantza-giroa erakusten duten argazki interesgarriak daude. 

Argazki sorta batean, Elgetako jaietan plazan dantzan ari diren adinekoak ageri dira: lehenik, soka-dantzan, eta ondoren, soltean. 

Elgetako jaietan nagusiak soka-dantzan.

Irudiek iradokitzen dutenez, aurreskuaren edo soka-dantzaren ondoren soltean aritzeko ohiko saioa izan liteke bigarren hori. Irudietan nabarmena da dantzarako freskura eta naturaltasuna.

Elgetako jaietan nagusiak soltean. Argazkia: Elgetako Udala

Elgetako jaietan nagusiak soltean. Argazkia: Elgetako Udala

Elgetako jaietan nagusiak soltean. Argazkia: Elgetako Udala

Elgetako jaietan nagusiak soltean. Argazkia: Elgetako Udala

Elgetako jaietan nagusiak soltean. Argazkia: Elgetako Udala

Elgetako jaietan nagusiak soltean. Argazkia: Elgetako Udala

Toribio Jauregiren argazki honek, berriz, plazaren ikuspegi zabala eskaintzen digu: Elgetako plaza osorik eta herritarrak soltean dantzan ikus daitezke bertan. Hainbat korro osatuta dabiltza dantzan.

Elgetako plazan dantzan. Argazkia: Toribio Jauregi fondoa - Elgetako Udala

Joakin Gastesiren argazkietan, azkenik, dantzariak dira protagonista. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak ageri dira, taldean zein binaka, erretraturako propio posatzen. 

Izaskun Olabarria, "Amelin", "hermana" Benigna, Kontxi Aranzeta, Mª Victoria Angoitia, Mª Eugenia Irazabal, Mª Isabel Aranzeta, Jose Luis Olabarria, Mª Isabel Olabarria; Elgeta. Argazkia: Joakin Gastesi Artxiboa - Elgetako Udala

Mila Royo eta Miguel Fernandez. Argazkia: Joakin Gastezi Artxiboa - Bergarako Udala

Jorge Iturrikastillo eta Joxean Olabarria; Elgeta. Argazkia: Joakin Gastesi Artxiboa - Elgetako Udala

Iturria: Elgetako Udal Artxiboko argazkiak

Patxi Montero
2026/10/30 20:24
Poza eta pena (edo inbidia...), biak batera ni bizi naizen herriko argazkioi begiratuta, soltekoan eta soka-dantzakoan.

Poza, lekukotasun eder hauengatik, ageri duten "dantzarako freskura eta naturaltasuna"gatik, eta batez ere soltean dantzarien kokapenagatik: bikoteka parez-pare kokatuta, nor bere bikoteaz ispiluan, dela laukotean, dela korru handiagotan; garai batean, ez hain aspaldi (gurearen aurreko belaunaldia), inguru honetan guztian ohikoa zen antolaketan.

Pena... argazkiotako dantza giro eta estilo hori hemen ere galdu zelako. Beste garai bateko ohiturak ziren. Gaur egun, herri-dantza giroko momentu bakarra, jaietako herri-bazkariaren osteko Jainaga eta Narbaizaren erromerian; baina 'agarrauan' batez ere, animatzen direnak. Eta ez hain adinekoek "Zazpi jauziak", "Chapelloise", eta halako dantza 'modernoagoak'.

Garaian garaikoa... dantzazale helduak ere badira: dantza-ikastaro eta dantzaldietara joaten dira, jaietan Larrain-dantza ematen dute, dantzaren presentzia sustatzen dute... Eta Gastesiren Poxpolinen oinordeko... azken urteotan euskal-dantza ikastaroetako haurrak izan litezke, jaietan plazan emanaldia egiteko ikasturtean zehar prestatzen direnak.

Ezer berririk ez. Geurean ere, inguruko herrien pareko egoera. Garaian, garaikoa.

Baina eder askoak argazkiak!!! Lekukotasun bikaina!!