Dantza-giroa Elgetako Udal Artxiboko argazkietan
Elgetako jaietan nagusiak soltean. Argazkia: Elgetako Udala
Adinekoak soka-dantzan eta soltean, plaza osoa dantzan edota poxpolin eta ezpata-dantzariak erretratuetan ageri zaizkigu Elgetako Udal Artxiboko argazkietan. Guztira 331 argazki digitalizatu eta jarri ditu udalak sarean. Gerra aurreko eta osteko irudien artean, herriko dantza-giroa erakusten duten argazki interesgarriak daude.
Argazki sorta batean, Elgetako jaietan plazan dantzan ari diren adinekoak ageri dira: lehenik, soka-dantzan, eta ondoren, soltean.
Irudiek iradokitzen dutenez, aurreskuaren edo soka-dantzaren ondoren soltean aritzeko ohiko saioa izan liteke bigarren hori. Irudietan nabarmena da dantzarako freskura eta naturaltasuna.
Toribio Jauregiren argazki honek, berriz, plazaren ikuspegi zabala eskaintzen digu: Elgetako plaza osorik eta herritarrak soltean dantzan ikus daitezke bertan. Hainbat korro osatuta dabiltza dantzan.
Joakin Gastesiren argazkietan, azkenik, dantzariak dira protagonista. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak ageri dira, taldean zein binaka, erretraturako propio posatzen.
Iturria: Elgetako Udal Artxiboko argazkiak
Kajoitxu