Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Jonmikel Intsausti 16. Pitxuren ebakuntza

Dokumentuaren akzioak

16. Pitxuren ebakuntza

2021/02/23 10:40
16. Pitxuren ebakuntza

Pitxuren ebakuntza, bedeziaren (medikuaren) esku dago, Eskiulako taldea, Maule, 2002-03-23. Argazkia: Jonmikel Intsausti

Arratsaldeko jokoetan, saioko unerik goriena kauterek Jaunaren pertza konpontzen dutenean gertatzen da (erran behar da pertz zaharrak alimaleko zuloa duela eta kauterek hala nola Jaunaren pertza konpontzen dutela); Jaunak sos batzuk lurrera botako ditu ordainean eta kautera guztiak sosen bila botako dira lurrera. Pitxuren gainean erortzen dira bere kide guztiak. Ekintzan, Pitxu hil egingo da.

Pitxuren ebakuntza
Pitxuren ebakuntza. Pettarrako Maskaradak, Larraul (Gipuzkoako Aiztondo bailaran), 2017-05-07. Argazkia: Jonmikel Intsausti

Harridura eta interesa sortzen du Kabanak Pitxu hiltzean, irakurtzen duen testamentüak. Honako testu hau irakurri zuen Kabanak Pitxu hil ondoren 2018an muskildiarrek Urdiñarben eginiko maskarada apartan. Joseba Aurkenerenari esker ekarri dugu hona.

Pitxuk üzten dü: girgila bat, argi xüri, gorri eta berdekin, komiteko president berriari.
Pitxuk üzten dü: txekier bat Urdiñarbe bihotzin, Amikuzen lanin ari den emazte bati.
Pitxuk üzten dü: Bi metrako ecran plasma bat Mauleko koperatifako garaibiesa bati.
Pitxuk üzten dü: Bere boz xüxena eliza huntan khantan ari den koralari.
Pitxuk üzten dü: Bere kirolai dohaiña pala lehiako eta Xiberoko txapelgoako finaleri.
Pitxuk üzten dü: Bere musa plaza huntan üdan ebilten diren merkatü antolazaler.
Pitxuk üzten dü: Bere pixuntzia Lanbako gazte bati, Coucouan (Coucou des Bois diskotekan) trankil pixegiteko.
Pitxuk üzten dü: Zikinuntzi bat lanbaeser, beren biduak ez üzteko bide bazterrin.
Eta Pitxuk üzten dü: bere izpiritü fia dagün maskaradari, gü bezainbeste goza zitien.

 

Pitxuren ebakuntza
Pitxuren ebakuntzan Kabana testamentuak irakurtzen. Pettarrako Maskaradak, Larraul (Gipuzkoako Aiztondo bailaran), 2017-05-07. Argazkia: Jonmikel Intsausti

Iturria:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.