Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Jonmikel Intsausti

Orain arteko ekarpenak

54. [Ene] Azken kantorea

2021/04/27

Hauxe da argazki erakusketa birtual honetako azken argazkia. Erakusketa honekin hasi nintzenean, -Maskaradarik gabeko urtean- Maskaradak argitara, kalera ekartzeko helburua nuen, Interneteko txoko honetan bada ere. Ez nuen espero izan duen erantzuna, eta pozik nago lortutakoarekin. Argazkieki...

Gehiago irakurri

53. Munduaren itzultzea

2021/04/26

Ondorengo testuan François Fourquet Maskaradetan gertatzen den munduaren itzultzearen, iraultzearen inguruan mintzo zaigu. Zer dago Maskaraden gibelean? Kontra-mundua, gure baitan dagoen basa izate hori, eta damu gara bai, etxekotu, otzandu gintuztenik. Munduaren itzultzea maskaradetan. Fra...

Gehiago irakurri

52. Belagileak

2021/04/26

2019an Urdiñarbeko Maskaradetan Belagileak agertu ziren. «Beltzerian usu mutikoak» izanda, sorginak (hots belagileak) sortu zituzten. Belagileak, belarretatik abiatuta edari sendagai egitearen jakintsu izanik, joko bat asmatu eta zopa berezi bat prestatu zuten, hartz baten iratzarrarazteko. ...

Gehiago irakurri

51. Jokoak zer diren

2021/04/26

51 - #HouPitxuHou2021 – Barrikadetan - Altzürükü – 2001 – Ligi-Athereiko taldea   Aurreko argazkietan joko guztiak deskribatu ditugu, baina Maskaraden urratsen egitarau osoa ez dugu jorratu orain arte. Pertsonaia desberdinak izanik, halaxe Maskaradak desberdinak iza...

Gehiago irakurri

50. Arropen berritzea

2021/04/26

Denborarekin ikusi dugu nola dantzarien jantziak aldatu diren belaunaldiz belaunaldi. Urdiñarbek ateratako küküileroak edo Aitzindari beltzak adibide hurbila dira. Jean-Louis Davant, Allande Socarros eta Christophe de Pradak egindako liburuan, 2000. Urtetik aitzina garatu den aldaketa deskr...

Gehiago irakurri

49. Desagertu diren pertsonaiak

2021/04/26

Maskaraden historian zehar hainbat pertsonaia desagertu dira; egun iraun duten pertsonaiek euren rolak edo ofizioak ere aldatu dituzte denboraren poderioz. Aldaketa h orie k pertsonaiekin batera deskribatu ditugu. Oraingo honetan desagertu diren pertsonaiak aipagai dituzu hemen. Sohü...

Gehiago irakurri

48. Kauterak

2021/04/24

Perzkinak dira Maskaradaren parte hartzaile zikin eta itsusienak, baita beldurgarrienak ere. Lagun kopuru aldakorrean (3 gutxienez), beroki beltz luzeez jantzirik daude. Pertsonaia horiek, urte aldaketa irudikatzen dute azeri-buztan, adar eta usoen hegalak eramaten dituzte jantzi eta kapeletan. A...

Gehiago irakurri

47. Bazkaltzeko gonbidapenak

2021/04/24

Maskaradetako ohidüra berezia: bazkariteko kümitüak Ondoren agertuko dudan testuan, egun Zuberoan Maskaradetan barna, Maskaradak egingo diren herrian maskaradari bisitariei bazkaria emateko ohitura azalduko dut. Jatorrizko testua Kepa Fernandez de Larrinoak idatzia da Sü-Aziak 1993an a...

Gehiago irakurri

46. Hartza

2021/04/23

Hartza iraganean azaldu da Maskaradetan; azken urteotan berriz ageri zaigu Beltzeriarekin batera egindako paperan. XIX. mendean Agosti Xahok Hartzaren paperaren berri ematen digu. Xahok dioenez, Hartzaren pertsonaia oso gizon altu eta indartsu batek egiten zuen, eta gainera, dantzari bikaina zen....

Gehiago irakurri

45. Buhamina

2021/04/23

Buhamina, Maskaradan noizbehinka agertzen den pertsonaia Argazkian ageri dena gizon batek antzeztua dugu: 1995ean egindako argazkia da, Muskildiko karrikan. Barkoxtarrek buhamina eraman zuten –agian izenburua aldatu behar izango nioke argazkiari. Hiru urte lehenago Eskiulako kauteresak ...

Gehiago irakurri