Dokumentuaren akzioak
Europako inauterien erakustaldi erraldoia egin da Pernik-en
Aurten, Pernik-eko (Bulgaria) inauteri "maskadromoak" tamaina erraldoia hartu du, ia-ia "Sambodromo"aren tamaina izateko bidean jarri da. Survakari eta kukeriz beteta, Europako inauteri zaharraren erakusgarri ederra da Pernik-ekoa.
Pernik (ЛEРНІК) mapan
Guinnes errekorra
SURVA edizio honetan 118 taldek hartu dute parte eta Guinness errekor liburuan sartzeko ahalegina bete da.
(Desfilearen eremua)
Rio de Janeiroko “sambodromoan” 6.000 pertsonak hartzen dute parte, beraz SURVAko (maskarada jokoarena, alegia) partaide kopurua handiagoa izan da. Hiru egunetan Pernik maskaraz bete da 6.944 pertsona izan direlako udaletxeko plazatik, kraka kalean zehar Strume ibai ondoraino antolatu den ibilbide honetan. Haien artean Bulgariako 1.300 umek tradizioaren geroa mantentzeko segurtatzen dute.
“Survakari” eta “kukeri” (maskaradun dantzari erritualak) tradizioen kapitala
Erakusketa honek Surva Jaiak Bulgarian duen indarra frogatzen du.
Izandako ekintzen artean, taldeen desfileaz aparte, hauek nabarmendu litezke:
- Konferentzia zientifikoa “Maskara jokoak nahiz herrian, nahiz hirian”
- Umeentzat “Maskara tailerrak” hiru egunetan
- Bulgariako maskara maisuen “maskarak egiteko tailerrak”
- Maisu internazionalak ere dira, Nikola Vanicic-ek (SURVAKAR taldeko buru dena) bere maskaren 30 aleko erakusketa bat egin du, esate baterako.
Pernik - FCCE (Europako Karnabal Herrien Federakuntza)
(PERNIK & FCCE)
PERNIK - FCCE (Europako Karnabal Herrien Federakuntza) taldeko partaidea 1995tik. 2009an “survakari” eta “kukeri” tradizioen kapitala izan zen izendatua.
SURVA konjuruaren erritoen elementuak, alde batetik, urte berrirako oparotasuna eta ugalketa bultzatzeko dira eta, bestetik gaixotasunak eta espiritu gaiztoak uxatzeko.
SURVA Konjuruaren edukia
Esan den bezala 118 talde izan dira eta talde bakoitzak bere SURVA konjurua eta dantza egin du bere herriko formula tradizionala erabiliz. Hemen irudian Nikolai Nikov-ek (Sofiako Unibertsitateko katedraduna) “Bulgariako jaiak bere mito eta kondairen zehar” liburuan jartzen duen adibidea ikus dezakezue
Bere edukiarekin fidela izateko Nikov beraren liburuaren frantsesezko bertsioan jartzen duen moduan laga dugu.
(“Andere kukeri”ak konjurua egiten)
Hiru zirkuluko babesa
SURVA konjuruaren babesa, talde guztiek, era desberdinetan gauzatu zuten, baina denak hiru zirkulutan antolatu ziren.:
- Barruko zirkulua: senideak, lagunak eta etxeko lanak. Eta beraien inguruan herriko pertsonaiak, inguruko erreferentziak, sasoiko erreferentziak, ume berria, hartza eta abar.
- Bigarren zirkulua: Dantzarien kateak (edo sokak).
- Hirugarren zirkulua: maskara eta txintxarrien dantza zaratatsua, espiritu gaiztoak eta izurriteak kanpoan mantentzeko.
(Hiru zirkuluen babesa)
Barruko zirkulua (adibide batzuk)
Hainbeste taldeen artean motz geldituko gara baina hona hemen amen batean ateratako adibideak.
SURVA konjurua
Era askotako plataforma gainera igo ziren, konjurua esateko.
(SURVA konjurua esaten)
Ume berria
(ume berria eta kopinak)
(ume berria)
Familia benedikapena
(familia benedikapena)
(familia taldea)
Hartza eta bere demandak
(hartza eta bere demandak)
Ereintza berria
(ereintza berria)
Idiak perratzen
(idiak perratzen)
Ekoizpen lanak
(keramika eta burdin lanak)
(ehungailua)
Berpizkundea
(erizainaren prestutasuna)
(medikua eta popea)
Zikoina eta jaiotza
(zikoina & jaiotza)
Inguruko pertsonaiak
(emagalduak)
(ehiztariak)
(ПАГУАНЕКУА hortik dabil)
(zirkulu honetan sartu den deabru gaiztoa erretzen)
Bigarren zirkulua: Dantzarien kateak (edo sokak)
Hirugarren zirkulua: maskara eta txintxarrien dantza eta zaratak
Maskara eta txintxarrien dantza eta zaratak espiritu gaiztoak eta izurriteak kanpoan mantentzeko.
Era guztietako maska, txintxarri eta kaskak ikusten dira. Hemen selekzio txiki bat jarri dugu.
BENETAKO ONDAREA
Sofiako turismo bulegoko langile jator batek esan zigun elkarrizketa baten:
- “PERNIKeko SURVA erakusketa itzela da baina benetako ondarea herrietan bertan izaten diren SURVA konjuruetan dago. PERNIKen urtarrilaren 14an izan da. Herri inguruan dauden toki berezietan (nolabait ate bezala hartzen diren lekuetan erritoa egiten da, nolabait kanpoko espiritu gaiztoei eta izurriteei barrikada egiteko). Gero herriko plaza erdian SURVA konjurua egiten da”.
- “Ala! Ba gu ezin izango dugu oraingoan herriko SURVArik ikusi”
- "Asteburu hontako Parada ere itzala da!
Urtarrilak 25an geunden eta turismoko langile hark bueltatzeko gogoarekin utzi gaitu.
Benetan 118 talde hoien atzean herri bakoitzean SURVA konjuru bat egotea, tradizio ondare izugarria da..
Gora Bulgariako karnabaleko tradizioak!
Eta Eibarren KOKODANTZAK dauzkagu KEZKA taldearen eskutik!
Gora KOKODANTZAK!
Dokumentuaren akzioak