Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Itxas-Alde Dantza Taldea Itxas Alde: Jai

Dokumentuaren akzioak

Itxas Alde: Jai

Noiz 2022/08/15
22:00
Non Bakioko Kiroldegia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Itxas Alde: Jai

JAI ikuskizuna. Itxas Alde Dantza Taldea, Bakio.

Abuztuaren 15eko Andra Mari eguna Bakioko herriarentzako jai egun handienetakoa da, eta baita Bakioko Itxas Alde Dantza Taldearentzako ere.

Goizean ohitura dan legez, kalejira egiten da udaletxeko plazatik Andra Mari elizaraino, eta meza ostean dantzaldia egiten da, herriko agintariei aurreskua eskeini ondoren.

Gauean, urtero, ikuskizun berezia eskeintzen du Itxas Aldek, gai baten inguruko izaten dena. Urte berezia dugu aurtengoa, taldearen hazia erein zenetik 50 urte igaro dira eta, eta urteurren borobil eta berezia ospatzeko JAI ikuskizuna eskeiniko dio taldeak herriari. Bertan taldeko dantzari eta musikariekin batera, dantzari ohiak eta herriko beste elkarte batzuk ere (Bakioko Txistulariak, Bakioko Abesbatzak, Izar Txiki umeen abesbatzak,...) parte hartuko dute. 

Eta hori izango da JAI, ospakizuna; Itxas-Alderen 50. urteurrena dantzan ospatzea.

Dokumentuaren akzioak

Itxas-Alde Dantza Taldea

Itxas-Alde Dantza Taldea

Itxas-Alde Dantza Taldea, Bakion 1972. urtean sortutako dantza taldea.