Dokumentuaren akzioak
Bakioko XXXI. Nazioarteko Folklore Jaialdia
XXXI. Nazioarteko Folklore Jaialdia
Uztailaren 28tik 31ra, Bakioko XXXI. Nazioarteko Folklore Jaialdia ospatuko da. Aurton, Poloniako Pabianice herriko "Bychlewianka Song and Dance Ensemble" taldea eta Valladolideko "Ribera del Pisuerga" taldea izango ditugu gurekin.
Uztailaren 28an harrera jaia egingo da Itxas Aldeko Ibarretako lokaletan. 29an Bakioko Zuetxe egoitzan dantzatuko dute, herriko nagusiei ikuskizuna eskeiniez. Uztailaren 30an, goizez, bakioko Udalak harrera ofiziala egingo die taldeei eta herrian zehar kalejira eskeiniko dute.
Ekitaldi nagusia, urtero legez, uztailaren 30an bertan izango da, 20:00tan, Bakioko Kiroldegian. Eta uztailaren 31an, Foruan dantzatuko dute, bertako Urdaibai Dantza Taldearekin batera.
Dokumentuaren akzioak


