Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Itxas-Alde Dantza Taldea Bakioko Folklore Jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Bakioko Folklore Jaialdia

Aurton, egoeraren berezitasuna dela eta, Bakioko Itxas Alde Dantza Taldeak Folklore Jaialdi berezi eta egokitua antolatu dugu.

Egitaraua:

Uztailaren 28an, asteazkena,  Folklore Jaialdiaren aurkezpena (19:00etan, eskolako aterpean-udaletxeko plazan):
  • Patxi Labordak "Dantza sorkuntzak herrietan" hitzaldia emango du.
  • Itxas Alde Dantza Taldeak "Bakiotarrak" jauziaren aurkezpena egingo dugu, Bakiorko herritarrentzako dantza herriaren aurrean lehendabizikoz dantzatuz.
Uztailaren 29an, osteguna:
  • Dantza jauzien tailerra, Bakiotarrak jauzia dantzan ikasi nahi duten guztientzako (11:30tan, Ibarretako lokaletan).
  • "Jantzari. Tradizioa eta Parekidetasuna” dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia (19:00tan, Bakioko Kiroldegian).
Uztailaren 30an, ostirala:
  • Munduko perkusioen tailerra Nerea Quincocesen eskutik (11:00tan, Ibarretako lokaletan).
  • Kuttune Folk Fusionen disko berriaren aurekezpen kontzertu dantzatua, Itxas Alderen parte-hartzearekin (20:00tan, Kiroldegian).

 

Ekintza guztietarako aforo mugatua da. Izen-emateak Bakioko Kultur Etxean (94 6193 369).

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Itxas-Alde Dantza Taldea

Itxas-Alde Dantza Taldea

Itxas-Alde Dantza Taldea, Bakion 1972. urtean sortutako dantza taldea.