Dokumentuaren akzioak
Badator Anarru Eguna!

Iaz berreskuratu genuen Bakion Anarru Eguna. Hainbat hamarkadaren ostean, anarruak berriz bueltatu ziren Bakioko kaleetara. Eta ez ziren bakarrik bueltatu, aratusteetako beste pertsonaia batzuekaz batera etorri zen, gainera.
Aurton, Anarru Eguna martxoaren 8an ospatuko da. Eta zenbait nobedaderekin dator gainera, Bakioko kaleetara bai, baina auzoetara ere bueltatuko delako, baserriz-baserri. Laster honen gaineko berri gehiago!
Bien bitartean, aurtongo Anarru Eguneko prestaketekin gabiltzan honetan, iazko Anarru Eguneko laburpen bideoa partekatzen dugu, gogoa pizteko!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Itxas-Alde Dantza Taldea
Itxas-Alde Dantza Taldea, Bakion 1972. urtean sortutako dantza taldea.