Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Itxartu Dantza Taldea Euskal kultura plazetatik etxera!

Dokumentuaren akzioak

Euskal kultura plazetatik etxera!

Euskal kultura plazetatik etxera!

"Kultur-quiz!" ekimenaren kartela.

Algortako Itxartu Dantza eta Musika taldeko kideok, bizi dugun egoera latz hau arintzeko asmoz, aurrera eramaten ari garen ekimen herrikoi eta parte-hartzaile honen berri eman nahi dizuegu. Izan ere, euskal kulturak kolpe latza jaso du eta jasoko du krisi honen ondorioz eta honen aurrean guztiontzako entretenigarri eta hezigarri den Quiz edo lehiaketa hau sortu dugu.
Ekimen honen helburuak tarte entretenigarri eta hezitzailea igarotzean du funtsa. Euskal jendarteak une alai eta dibertigarria pasa dezan eta bide batez, euskal dantza eta doinuen inguruko datu edo zertzelada txiki batzuk barneratu ditzan.
Nola ez, donork parte hartu dezake, dohainik, hurrengo esteka honetan klikatuz.
Egin klik eta disfrutatu!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Itxartu Dantza Taldea

Itxartu Dantza Taldea

Itxartu Euskal Dantzari eta Musikari Taldea 1976. urtean sortu zen Algorta-Getxon, eta xedea Euskal Kultura bultzatzea da ordutik, zehatzago esanda  euskal kulturaren folklore adierazpena berreskuratzea, zabaltzea eta hedatzea.