Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Iruña Taldea Iruña Taldea Baluarten ariko da Nafarroako Ganbara Abesbatzarekin batera

Dokumentuaren akzioak

Iruña Taldea Baluarten ariko da Nafarroako Ganbara Abesbatzarekin batera

2015/11/19 22:15

Heldu den azaroaren 28an, arratsaldeko 8etan, Iruña Taldeko dantzari eta musikariak Nafarroako Ganbara Abesbatzarekin batera ariko dira Iruñeko Baluarteko ganbara aretoan azken hauen 2015-eko Encantando programaren baitan, Kantatutako Dantzak emanaldia eskainiz.

Emanaldian Nafarroako etnomusikologiari errepaso bat emanen zaio eta abesbatzaren saioen artean gure dantza taldeak Nafarroako zenbait dantza erakutsiko ditu. Urdiaingo San Juan Kantaita, Cortesko paloteadoa, Jaurrietako neska dantza, Otsagabiako dantzak eta beste askoren artean Sarasate, Larregla, Turrillas, Gayarre edo Raimundo Lanas moduko musikari nafarren abestiak entzungai izanen dira.

Gonbidatuta zaudete

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Iruña Taldea Baluarten ariko da Nafarroako Ganbara Abesbatzarekin batera

Argazkia: Iruña Taldea

Iruña Taldea

Iruña Taldea

Iruña Taldea 1972an folklore esparruan euskal kultura hedatzeko asmoz sortu zen. Gaur egun taldea osatzen duten musikari zein dantzariek aurretiko belaunaldiek bezain gogotsu lanean jarraitzeko ilusio bera dute.

http://irunataldeaeuskalkulturelkartea.blogspot.com.es/