Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Iruña Taldea Animalien Dantzak

Dokumentuaren akzioak

Animalien Dantzak

Noiz 2017/02/18
11:00
Non Iruñea, San Lorentzo karrika
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Animalien Dantzak

Argazkia: Iruña Taldea

Urtero bezala Iruñeko Kauteren bestaren barruan Iruña Taldeak 12 zaldikoz osatutako Animalien Dantzak eskainiko ditu.

Eguna goizetik hasiko dugu. 11:00ak inguruan, San Lorenzo karrikako gure egoitzatik segizioa abiatuko da Alde Zaharrean barna, 12:00etan San Lorentzoko danzanteekin eta Suzko erraldoiekin udaletxe plazan elkartu eta emanalditxoa eskaintzeko. 

Handik merkatura hurbilduko gara dantzan eta bertakoek eskaintzen diguten gosariarekin indarrak hartu eta gero itzulerako bidea hartuko dugu.

Arratsaldean 18:00ak inguruan fanfarreaz lagunduta kauteren kalejira eginen dugu Alde Zaharrean bertan eta honen guztiaren ondotik, besta gogoz geratu denaretzat kontzertua izanen da Iruñeko Algara peñan.

Dokumentuaren akzioak

Iruña Taldea

Iruña Taldea

Iruña Taldea 1972an folklore esparruan euskal kultura hedatzeko asmoz sortu zen. Gaur egun taldea osatzen duten musikari zein dantzariek aurretiko belaunaldiek bezain gogotsu lanean jarraitzeko ilusio bera dute.

http://irunataldeaeuskalkulturelkartea.blogspot.com.es/