Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Iruña Taldea Animalien dantzak txori bistan

Dokumentuaren akzioak

Animalien dantzak txori bistan

2016/03/22 16:00
Animalien dantzak txori bistan

Animalien dantzak txori bistan

Iragan urtarrilaren 30ean Iruñean kauteren besta ospatu genuen. Ohi bezala goizeko 11etan San Lorentzo karrikako gure egoitzatik abiatu ginen kalejiran. Baina aurten estraineko aldiz 8 beharrean, 12 zaldikoz osatutako segizioarekin eta ordurarte egiten genuen ibilbidea zertxobait luzatuz.

Honela, lehenengo aldiz Animalien dantzak San Nikolas plazan ikusteko aukera izan zuten iruindar goiztiarrek. Bertan 12 zaldikoek 3 dantza eskaini zituzten.

IMG_3438.JPG
Makila dantza San Nikolas plazan

Handik, eta San Nikolas karrika zeharkatuz, udaletxe plazaruntz abiatu ginen. Bertan San Lorentzoko danzanteekin eta suzko erraldoiekin geratuak baikinen eguerdian. Ezkilen hotsak entzutearekin batera iritsi ginen plazara eta segituan hasi ginen dantzan, oraindik ere merkatuari bisita egin behar baikenion. Hurrengo bideoan Animalien dantzak inoiz ikusi gabeko perspektiba batetik ikusteko aukera duzue, txori bistan. 

Udaletxe plazan dantza egin eta gero merkaturako bidea guztiok elkarrekin egin genuen, Mañueta karrikan zehar. Bertan hartutakoak dira aurten 12 zaldikoak dantzatzeko ardura izan zutenen argazkiak.

12 zaldikoak dantzatu zituzten dantzariak
12 zaldikoak dantzatu zituzten dantzariak

Baina aurten 12 zaldiko izatearena ez zen berrikuntza bakarra izan. Aspaldiko partez, zaldikoekin batera Margarito hartza kauterekin batera heldu zen Iruñera berriz. Urte asko ziren ez genuela hartzaren bisita izan eta jendeak primerako harrera eman zion. Egin zituen korrikaldiak ikusirik hartza ere gogotsu etorri zela antzeman genuen.

Hartza eta gidaria
Hartza eta gidaria

Eta gure egoitzarako itzulera bidean, ohikoa bihurtzen ari den bezala, udal plazan familia argazkia: zaldikoak, musikariak eta kauteren lapiko erraldoia.

Familia argazkia
Familia argazkia

Argazki gehiago ikusi nahi izatekotan hurrengo loturan daukazue aukera: Argazki bilduma

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Iruña Taldea

Iruña Taldea

Iruña Taldea 1972an folklore esparruan euskal kultura hedatzeko asmoz sortu zen. Gaur egun taldea osatzen duten musikari zein dantzariek aurretiko belaunaldiek bezain gogotsu lanean jarraitzeko ilusio bera dute.

http://irunataldeaeuskalkulturelkartea.blogspot.com.es/