Dokumentuaren akzioak
Iruindarrak: pika eta erdizka!
Heldu den martxoaren 3ko Santa Ana plazako koko-mustra behar bezala amaitzeko, jauzi berri bat proposatzen dizuegu hurbilduko zareten guztioi. Iruindarron jauzia: Iruindarrak!
Ion Celestino Izurritearen fanfarreko kideak jarri dio musika dantza-jauziari eta agian, honen bitartez, antzemanen duzue Iruinkokoak izanen duen doinu kolorea. Helburua zera da, jauziaren urratsik markatu behar ez izatea. Hareago, jauziaren urratsik ez dugu markatuko!!!! Hartara norberak etxetik ekarri beharko du dantza buruz ikasia —edo bestela, ondokoaren oinei disimuluz begiratu—.
Hona bideo xume bat eta urratsen segida:
Iruindarrak:
Pika - Erdizka - Pika - Ebats X2
Erdizka lauetan
Jauzi itzulian - Ebats luze - Eskuin - Erdizka - Ebats X2
Pika - Erdizka - Pika - Erdizka X2
Erdizka lauetan
Jauzi itzulian - Ebats luze - Eskuin - Erdizka - Erdizka X2
Pika - Erdizka - Pika - Ebats eta hiru X2
Erdizka lauetan
Jauzi itzulian - Ebats luze - Eskuin - Erdizka - Ebats eta hiru X2
Erdizka lauetan
Jauzi eta hiru - Erdizka eta hiru - Dobla eta hiru - Erdizka eta hiru
Erdizka - Dobla - Erdizka eta hiru X2
Erdizka - Dobla eta hiru - Erdizka X2
Erdizka lauetan
Jauzi - Erdizka - Dobla - Erdizka
Erdizka bietan
Ezker - Eskuin - Erdizka - Eskuin - Ezker - Erdizka
Jauzi
Erdizka lauetan
Jauzi itzulian - Ebats luze - Eskuin - Erdizka - Ebats eta hiru
Jauzi itzulian - Ebats luze - Eskuin - Erdizka - Ebats eta salto bat bukatzeko!
Jauzia 5 partetan banatzen dugu guk.
- Lehenengoa 3 aldiz errepikatzen den urrats-segida da. Errepikapen bakoitzean, bukaerako urratsari puntu bat gehitzen diogu (ebats =3, erdizka =4, ebats eta hiru =5).
- Hasierako segidak eskatzen digun ahalegintxo mentalaz pausatzeko zubi lasai bat: erdizka lauetan, eta ohiko jauzi-erdizka-dobla-erdizka, bakoitza 'eta 3' batekin apaindua.
- Hirugarren zatian doblak eta bigarren erdizkak 'eta 3' apaingarria elkartrukatzen dute esalditik esaldira.
- Lau puntuko urratsez osatutako segida lasaia.
- Berriz ere hasiera-hasierako segidaren hirugarren errepikapenera itzultzen gara —ebats eta hiru—, 4etan erdizkatik abiatuz.
Bestetik, badira bi urrats horren ohiko ez direnak: Jauzi itzulian eta Ebats luze.
Jauzi itzulian:
Ebats luze:
Orain bai, prest zarete!!!
Iruindarrak: pika eta erdizka!!!!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Iruinkokoa
Iruinkokoa, Iruñeko inauteri euskalduna.
Gurekin harremanetan jartzeko: iruinkokoa@gmail.com
Bloga: dantzan.eus/kidea/iruinkokoa
Tw: @iruinkokoa
Instagram: @iruinkokoa