Dokumentuaren akzioak
Museotik plazara iruditik dantzara!
Indarra Euskal Kultur Elkartea
Indarra Euskal Kultur Elkarteak Gasteizko Foru plaza museo bizi batean bilakatuko du, otsailaren 13an, arratsaldeko 20:00etan.
Indarra Vitoria-Gasteizko inauteri herrikoien sustatzaile izan da urte askotan zehar, zehazki, hiriko lehenengo konpartsa izan zenetik, 1979an. Geroztik, ikuskizun anitzen bitartez, Gasteizko gune desberdinak euskal musika eta dantzarekin girotu ditu.
Aurten ere, Ignacio DÍaz de Olano margolari gasteiztarraren artelanetan oinarrituz, XIX.mendeko begirada eta adierazpena euskal dantza eta zuzeneko musikarekin uztartuko ditu tour berezi batean murgilduz.
Horregatik, Indarra euskal kultur elkarteko kide garen txistulari, fanfarre, dantzari, gaitero, etab., ikuskizun magiko honetaz gozatzera gonbidatu nahi ditugu, plazara hurbildu nahi duten guztiak.
Noiz: Otsailak 13
Non: Gasteizko Foru enparantzan
Ordua: 20:00
MUSEOTIK PLAZARA IRUDITIK DANTZARA!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Indarra Euskal Kultur Elkartea
INDARRA Euskal Kultur Elkartea, 1973. urtean sortu zen, Gasteizko beste Elkarte eta dantza taldeko partaideekin.
Urte guzti hauetan, Euskal Herriko, eta Arabako bereziki, lurralde historikoak ibiltzea bere ekintza nagusiena izan da, bere biztanlegoaren ohiturak eta folklorea ezagutu, ikasi, gorde eta grafikoki bersortzeko.
Ekintza hauek aurrera eramateko, Elkarte hau lau atal nagusitan banatzen da: Dantza Taldea, Fanfarrea, Herriko Musika Tresnak eta Inauteriak.


