Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Indarra Euskal Kultur Elkartea Kimuak, Iñausi eta berriak hazi

Dokumentuaren akzioak

Kimuak, Iñausi eta berriak hazi

Noiz 2019/03/01
20:30
Non Gasteiz, Plaza Berria
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Indarra Euskal Kultur Elkartea, 40 urtez Gasteizko inauteriak musikaz eta dantzaz blaitzen.

2019an pausu berri bat emango dugu, eta honekin batera, Inauteriak ospatzen 40 urte daramagula ospatu nahi dugu. "Kimuak: Iñausi eta berriak hazi" ikuskizuna aurkeztuko dugu. Herri inauterien funtsa oinarri hartuz, neguaren amaierak eta gauzen berritzeak gure herrialdean alaitasuna eta koloreari bide ematen dion modua erakutsi nahi dugu. Horregatik, herritarrak gonbidatzen ditugu istorio honen estreinaldira etor daitezen Gasteizko Plaza Berrira, martxoaren 1ean, ostirala, 20:30etan."

 

Dokumentuaren akzioak

Indarra Euskal Kultur Elkartea

Indarra Euskal Kultur Elkartea

            INDARRA Euskal Kultur Elkartea, 1973. urtean sortu zen, Gasteizko beste Elkarte eta dantza taldeko partaideekin.

            Urte guzti hauetan, Euskal Herriko, eta Arabako bereziki, lurralde historikoak ibiltzea bere ekintza nagusiena izan da, bere biztanlegoaren ohiturak eta folklorea ezagutu, ikasi, gorde eta grafikoki bersortzeko.

            Ekintza hauek aurrera eramateko, Elkarte hau lau atal nagusitan banatzen da: Dantza Taldea, Fanfarrea, Herriko Musika Tresnak eta Inauteriak.