Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Indarra Euskal Kultur Elkartea Indarra Euskal Kultur Elkartea, 40 urtez Gasteizko ihauteriak musikaz eta dantzaz blaitzen

Dokumentuaren akzioak

Indarra Euskal Kultur Elkartea, 40 urtez Gasteizko ihauteriak musikaz eta dantzaz blaitzen

Indarra Euskal Kultur Elkarteak "Kimuak: Iñausi eta berriak hazi" ikuskizun berria aurkeztuko dugu, inauterien ospaketaren 40. Urteurrena goratzeko.

 Lan berri honekin eta Gora Inauteriak! lelopean herritarrak gonbidatzen ditugu gure kaleetara iristear diren jaiak gogoz goza ditzaten.

1979an, inauteri jaia gure hirian ospatu beharrekoak zirela erabaki guen. Horretarako, gure tresnarik onenak atera genituen: musika eta dantza. Hauen bidez hiriko kaleak poztasun eta kolorez betetzeko asmoz. Honela antolatu genuen Gasteizko lehen inauteri konpartsa. Horren ongi izan zen hartua, hurrengo urteetan ere lan horrekin jarraitu genuela. Horiek izan ziren egungo Gasteizko inauterien hastapenak. Ondoren lehen konpartsa desfileak koordinatu genituen, udaletxeak lan hori bere gain hartu zuen arte. Gaur egun 4000 partaide baino gehiagok gure hiria jai honen erreferente izatea lortzen dute.

Sortzeko eta eraberritzeko dugun gogo handi honek 2005ean inflexio- puntu handia ekarri zuen. Urte honetan konpartsen desfilea ondo errotuta alde batean utzi eta gure lehen kale- ikuskizuna aurkeztu genuen: Godaleta. Lehenaren ondoren Sasi guztien gainetik (2009-2011), Naturaren indarra (2012-2013) , eta Indarteriak (2015-2017) etorri ziren.

2019an pausu berri bat emango dugu, eta honekin batera, Inauteriez gozatzen 40 urte daramagula ospatu nahi dugu. "Kimuak: Iñausi eta berriak hazi" ikuskizuna aurkeztuko dugu. Herri inauterien funtsa oinarri hartuz, neguaren amaierak eta gauzen berritzeak gure herrialdean alaitasuna eta koloreari bide ematen dion modua erakutsi nahi dugu. Horregatik, herritarrak gonbidatzen ditugu istorio honen estreinaldira etor daitezen Gasteizko Plaza Berrira, martxoaren 1ean, ostirala, 20:30etan.

Inauteria mundu osoan, Euskal Herrian eta baita Araban ere modu ezberdinetan ospatzen den aintzinako festa da. Gure herriaren ezaugarria den aniztasun handiaren erakusgarria da eta gure bazter txikienean ere adierazten dena. Horregatik herri inauteria gure folklore eta Kulturaren ezinbesteko bat da. Guk kaleetan ospatu eta gozatzen dugu, hobekien dakiguna egiten: musika egiten eta dantzatzen, eta hiriari jai honetaz disfrutatzeko modu berri bat erakutsiz.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Indarra Euskal Kultur Elkartea

Indarra Euskal Kultur Elkartea

            INDARRA Euskal Kultur Elkartea, 1973. urtean sortu zen, Gasteizko beste Elkarte eta dantza taldeko partaideekin.

            Urte guzti hauetan, Euskal Herriko, eta Arabako bereziki, lurralde historikoak ibiltzea bere ekintza nagusiena izan da, bere biztanlegoaren ohiturak eta folklorea ezagutu, ikasi, gorde eta grafikoki bersortzeko.

            Ekintza hauek aurrera eramateko, Elkarte hau lau atal nagusitan banatzen da: Dantza Taldea, Fanfarrea, Herriko Musika Tresnak eta Inauteriak.