Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oñatz dantza taldea Oñatiko 2020. urteko inauteriak

Dokumentuaren akzioak

Oñatiko 2020. urteko inauteriak

Oñatiko 2020. urteko inauteriak

Oñatiko _inauterixak_2020

Inauteri jaiak eguen gizenean izan zuen hasiera gure herrian. Arratsaldeko eguzki epelean jardun ziren neska-mutiko mordoxka bat Ume handia eta Hartzaren polka dantzak ematen, jaiari hasiera emanez. Herriko plazako argazki eder bat jarri dugu testuan, merezi du-eta gogoan hartzea.

 

Izan ere, argazki bikain hori erakutsita eskertu gura ditugu Elkar Hezi ikastetxea, Txantxiku ikastola eta Urgain herri eskola. Eman diguzue aukera paregabea –herriko dantza taldearen 50. urteurrenean– Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako haur guztiak bat eginda dantzan ikusteko. Eta, zergatik ez esan, guretzat horren garrantzitsua den transmisiorako hazia erne duzue, herriko gaztetxoenei bertako inauteriaz gozatzeko aukera emanda.

 

Eguen gizenean hasitako jaiak izan zuen jarraipena hilaren 22an, larunbatean. Goizeko 11:30etan hasi zen pregonera herriari zetorrenaren berri ematen. Ehundaka oñatiar batu ziren festara, izan dantzan, izan musika jotzen.

Eta inauteri jaietako bereizgarri diren elementu hainbat ere izan ziren, jakina: konde bikotea batu zen, unibertsitatetik aterata, oñatiarrak jazartzeko asmoz –zeina, zorionez, herriak beste behin garaitu zuen borreroen aurka aurpegia emanda– alkate, ezkonberri, ume, hartz, zaindari, gotzain eta monagiloak ere batu ziren, bakoitzak bere rola osatuz eta eguna edertuz. Azkenik, horren gogaikarriak diren baina, inauteriak inauteri izango badira, jaia oztopatzen nekatu barik aritzen diren txokolatero eta errementariak.

 

Eguerdian indarberritzeko tartea hartu, eta Olakuako torre ondotik abiatu zen festa, eta naturako elementuak ere bat egin zuten jaiarekin, gainera. Kalez kale aritu ostean, iluntzeko 20:00etan oñatiar andanaren aurrean eman zitzaion amaiera inauteri jai handiari, herriko plazan.

 

Aipatu norbanako bakoitzak osatzen du inauteria, eta eskerrik asko, oraingoan, horretara animatu zareten guztioi eta larunbateko inauterian <<ezkutuan>> –gazte asanblada, inauteriko lan taldea, herritarrak eta abar luzea– lan egin zenuten guztioi. Mundiala izan zen!

 

Azkenik, eta urtez urte egindako moduan, Oñatz dantza taldearen hilaren 23ko emanaldia izan dugu herrian. 18:30etan abiatu dira dantzariak kalez kale, Luzaideko Bolant dantzak erakutsiz, eta amaitu dute herriko plazan dantza guztien urteroko emanaldi ederrarekin. Urtero legez ikusgarri izan ditugu, besteak beste, Hegi, Ostalerrak, Marianak eta Dantza-luze.

 

Eskerrik asko guztioi. Zoragarria izan da!

Aupa Oñatz!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Oñatz dantza taldea

Oñatz dantza taldea