Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Iker Tubia Barberia Dantzaldi klandestinoa

Dokumentuaren akzioak

Dantzaldi klandestinoa

Noiz 2018/01/04
18:00
Non Iruña, Maravillas gaztetxea (Nabarreria)
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Dantzaldi klandestinoa

Egitasmoaren afixa

Proiektu berria heldu da gaztetxera: dantzaldi klandestinoak. Dantza tradizionaleko eta balfolk munduko hainbat dantzazalek antolatutako egitasmoa da. Hilabetean behin dantzarako hitzordua izanen da Iruñeko Maravillas gaztetxean (Nabarreria kalean). Mazurka, jota, porrusalda, skotis, jauziak, kalejirak, habanerak, branleak, kontradantzak, borobil zirkasianoak... Egitasmoaren aurkezpena urtarrilaren 4an izanen da, gaztetxean dantzaldi horietarako atondu den gelan. Bertako musikariak ariko dira, eta nahi duenak bere musika tresna eraman dezake gainerako musikariekin batera aritzeko.

Dokumentuaren akzioak

Iker Tubia Barberia

Iker Tubia Barberia

Iruñeko Oberena dantza taldeko dantzaria naiz.