Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Iratxe de Arantzibia Kortsarioa, Igor Yebraren Sodre Ballet Nazionalaren bigarren arrakasta

Dokumentuaren akzioak

Kortsarioa, Igor Yebraren Sodre Ballet Nazionalaren bigarren arrakasta

Kortsarioa, Igor Yebraren Sodre Ballet Nazionalaren bigarren arrakasta

Igor Yebra eta Francesco Ventriglia estreinaldiko gauean. Argazkia: Sodre Ballet Nazionala

Igor Yebrak Uruguaiko Sodre Ballet Nazionalarekin aurkezten duen bigarren lana da Kortsarioa. Loti ederra aurkeztu zuen balletaren zuzendaritza hartutakoan, arrakasta itzela izan zuen; baina bigarren lana ere ez da atzean gelditu. Hamabi funtziotan 18.300 ikusle bildu dituzte eta "ez dago sarrerarik" kartela zintzilikatu behar izan dute. Horrez gain, Hugo Millanen eszenografiak Hong Kong Dance Award aitortza jaso du. Dantzari gazteen aldeko apustua egin dute, balleteko hainbat dantzarik paper nagusietan debutatu baitute.

Kortsarioa, Sodre Ballet Nazionala
Kortsarioa ikuskizuna. Argazkia: Sodre Ballet Nazionala/Santiago Barreiro

Lord Byron-en The Corsair poeman oinarritutako lana da. Balleteko lehen bertsioko libretoa Jules-Henri Vernoy de Saint-George-ek sinatu zuen; 1856an Pariseko operan aurkeztu zen lehen aldiz Adolphe Adam-en partitura originalean oinarritutako eta Joseph Mazilier-ek musikatutako ballet ikuskizuna. 162 urte beranduago, maitasuna, exotismoa eta piratak protagonistak dituen historia Montevideora iritsi da Sodre Ballet Nazionalaren eskutik.

Kortsarioa, Sodre Ballet Nazionala
Kortsarioa ikuskizuna. Argazkia: Sodre Ballet Nazionala/Santiago Barreiro

18.300 pertsonek ikusi dute Kortsarioa ikuskizuna hamabi funtzioetan. Nabarmentzekoak dira maiatzaren 24ko emanaldiak, herrialdeko landa eremuetako ikastetxeetako 1.600 ikasle bertaratu baitziren balleta ikustera, "Lehenengo ilaran" programari esker.

Kortsarioa, Sodre Ballet Nazionala
Uruguaiko landa lurretako ikastetxeetako ikasleak Kortsarioa ikuskizunean. Argazkia: Sodre Ballet Nazionala

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Iratxe de Arantzibia

Iratxe de Arantzibia

Dantza kazetaria, kritikalaria eta prentsa arduraduna