Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Iratxe de Arantzibia Alicia Amatriain 2019ko Urrezko Danborrerako hautagaia

Dokumentuaren akzioak

Alicia Amatriain 2019ko Urrezko Danborrerako hautagaia

Alicia Amatriain 2019ko Urrezko Danborrerako hautagaia

Alicia Amatriain. Argazkia: Roman Novitzky

Alicia Amatriain (Donostia, 1980) dantzaria 2019ko Urrezko Danborra izateko bost hautagaietako bat da. Amatriainekin batera, Dolores Redondo idazlea, Esther Ferrer artista, Ane Gabarain aktorea eta Rosa Garcia aktibista izendatu dituzte hautagai modura.

Urrezko Danborra. Urrezko Danborra Donostiako hiriak banatu ohi duen sari nagusiena da. Pertsona edo erakunde bati eman ohi zaio saria, hiriaren irudia modu positiboan hedatzeagatik eta meritu profesionalengatik. Alkateak ematen du saria San Sebastian egunean (urtarrilak 20) egiten den ekitaldi publikoan.

Baldintzak. Bozketan parte hartu ahal izateko baldintzak dira, 16 urte baino gehiago edukitzea eta Donostian erroldatua izatea. Botoa eman daiteke Donostiako Kultur Etxe guztietan edo www.donostia.eus webgunean. Epea abenduaren 10ean irekiko da eta 16an itxi.

Sare Sozialak. Alicia Amatriainen hautagaitzak facebook orrialde (Alicia Amatriain Tambor de Oro) eta twitter (@AmatriainTambor) kontu propioak ditu.

Zergatik bozkatu Alicia Amatriainen hautagaitza?

    • Alicia Amatriain garai guztietako Donostiako dantzaririk onena delako eta Gipuzkoako eta Donostiako dantzaren bikaintasuna erakusten duelako. Hemen formatu ondoren, gure dantzen enbaxadore gisa, maila internazionalean, egin duen lana ukaezina delako. Bere palmares distiratsua dela eta, mundu mailan, dantzaren gorengo mailan aurkitzen da; Benois de la Danse edota Kammertänzerin sariak eskuratu ditu, besteak beste.
    • Donostiarekin konprometituta dagoelako, adibidez, Dantzaren Nazioarteko Eguneko galan kolaboratu izan du trukean ezer jaso gabe (X. eta XIV. edizioetan Kursaalen eta Victoria Eugenian). Bestela, zaila izango litzateke Donostiako eta Gipuzkoako publikoak Amatriainek oholtzan erakusten duen aparteko gaitasun artistikoaz gozatzea. Aipatu gabe ezin utzi, ze mimorekin prestatu zituen "Alicia y las Maravillas del Ballet’ (2011) eta ‘Donostia Bihotzean’ (2017) galak.
    • Donostia dantzari handien sehaska izan den arren, inoiz ez zaiolako dantzari edo koreografo bati Urrezko Danborra eman.
    • Alicia Amatriainen bidez beste hainbat dantza-maisuren ahalegina sarituko delako. Gure herrian dantzaren irakaskuntzarentzako pizgarri eta aitortza garrantzitsua izango litzateke.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Iratxe de Arantzibia

Iratxe de Arantzibia

Dantza kazetaria, kritikalaria eta prentsa arduraduna