Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Iratxe de Arantzibia Alicia Amatriainek "Begi kritikoa" saria jasoko du gaur

Dokumentuaren akzioak

Alicia Amatriainek "Begi kritikoa" saria jasoko du gaur

2018/02/12 11:25
Alicia Amatriainek "Begi kritikoa" saria jasoko du gaur

Alicia Amatriain, Un tranvia llamado deseo. Argazkia: Stuttgart Ballet

Espainiako Irrati Nazionalak banatzen duen "Begi kritikoa" saria jasoko du gaur Alicia Amatriain (Donostia, 1980) dantzariak. Sari banaketa Reina Sofia Museoan izango da, 18:00etan. Epaimahaiak Amatriainen nazioarteko dantza-ibilbidea eta dantza erregistro askotara egokitzeko duen gaitasuna azpimarratu ditu. Epaimahaik uste du, aitortza handiagoa ere merezi duela. 

Amatriainen garaipen-zerrenda handitzen doa urtetik urtera, azken urteetan beste hainbat sari ere jaso ditu. 2015-2016 denboraldian Benois de la Danse saria (balleteko "oscarra" deitua), der Faust saria, Positano saria (balleteko saririk zaharrena) eta San Petersburgoko Dance Open saria jaso zituen. Horrez gain, Baden-Wüttembergal-eko kamarako dantzari izendatu zuten (dantzari batentzat Alemaniako saririk onena).

"Begi kritikoa" sariak duela 28 urte hasi ziren banatzen artista gazteak saritzeko helburuarekin. Egun, artista hasiberrientzat, zabalkunderako eta promoziorako sostengu onenetakoak dira.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Iratxe de Arantzibia

Iratxe de Arantzibia

Dantza kazetaria, kritikalaria eta prentsa arduraduna