Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Iratxe de Arantzibia Bilbao Ballet Elkartearen 10. urteurrena Georgiako Balletaren eskutik

Dokumentuaren akzioak

Bilbao Ballet Elkartearen 10. urteurrena Georgiako Balletaren eskutik

2015/12/15 11:30
Bilbao Ballet Elkartearen 10. urteurrena Georgiako Balletaren eskutik

Intxaur hauskailua, Georgiako Estatu Balleta

10. urteurrena Georgiako Estatu Balletaren ikuskizun handi batekin ospatuko du ABBE-k eguberrietan.

Asociación Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE), kalitatearen alde apustu eginez, familia osoari zuzendutako ikuskizun bat aurkeztuko du Georgiako Estatu Balletaren eskutik. Programa Intxaur hauskailuaren suit-ak hasiko du. Bigarren ekitaldia Serenade, El espectro de la rosa eta Sechs Tänze lanek osatuko dute. Modu honetan ospatuko du bere 10. urteurrena ABBE-k, taulagainean 40 dantzari batu eta familia osoari zuzendua dagoen ikusgarria aurkeztuz. Luxuzko oparia gero datozen jai egunotarako.

Georgiako Balleta: KartelaProgramaren prestaketak balletaren historiaren mosaiko izan nahi du, Intxaur hauskailu klasikoaren suit-arekin hasi (San Petersburgoko Mariinsky antzokian estreinatu zen 1892an, Lev Ivanov-en koreografia eta Tchaikovsky-ren musikarekin), Serenade lan neoklasikotik pasa (Connecticut-eko Avery Memorial Theatre-n estreinatu zen 1934an, George Balanchineren koreografia eta Tchaikovsky-ren musikarekin), errusiar balleten iraultzatik El espectro de la rosa lanarekin (Monte Carloko antzokian estreinatu zen 1911an, Michel Fokineren koreografia eta Carl Maria Von Weberren musikarekin. Kasu honetan Raisa Struchkovaren bertsioa egingo da) eta neoklasiko eguneratuenarekin amaituz, Sechs Tänze lanarekin (Amsterdameko Het Muziektheater antzokian aurkeztu zen 1986an, Jirï Kylián-en koreografia eta Wolfgang Amadeus Mozarten musikarekin). Balletez jositako mende oso bat eta musika ezagunak dituzten lau obra, Georgiako Balletaren eskutik maisutasunez dantzatuak.

Sobietar Batasuna zeneko lau ballet onenen artean kokatua, Georgiako Estatu Balletak Nina Ananiashvili izarra du zuzendaitza artistikoan 2004tik. Nahiz eta Tbilisiko operako eta ballet-eko estatu antzerki akademikoa 1851an sortu eta ballet tradizioa eskualde horretan XIX. mendearen amaieran ezarri, 1936ko abenduaren 27a hartzen da Georgiako Estatu Balletaren sorrerako datatzat, Mzechabuki (Mendiaren bihotza) ikuskizunaren estreinaldiarekin. Honen koreografia zenbait hamarkadatan zehar konpainiako zuzendari izan zen Vakhtang Chabukianik egin zuen.

Bilboko Campos Elíseos Antzokian izango da ikuskizuna abenduaren 18an eta 19an arratsaldeko 20:00etan. Georgiako Estatu Balleta ikusteko sarrerak lehiatilan eta internet bidezko salmenta puntuetan eta Kutxabank-en salgai daude. Sarreren prezioak 15 eta 43 euro artean daude.

Datuak

  • Konpainia: Georgiako Estatu Balleta.
  • Programa: Intxaur hauskailuaren, Serenade-ren, El espectro de la rosa-ren eta Sech Tänze-ren Suita.
  • Zuzendari artistikoa: Nina Ananiashvili.
  • Antolatzailea: Asociación Bilbao Ballet Elkartea.
  • Data eta lekua: Bilboko Campos Elíseos Antzokian abenduaren 18an eta 19an, 20:00etan.
  • Sarrera: 15, 30 eta 43 euro.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Iratxe de Arantzibia

Iratxe de Arantzibia

Dantza kazetaria, kritikalaria eta prentsa arduraduna