Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN Udaberri honetan Herrixa Dantzan kalean Arrasaten

Dokumentuaren akzioak

Udaberri honetan Herrixa Dantzan kalean Arrasaten

2015/03/20 18:50
Udaberri honetan Herrixa Dantzan kalean Arrasaten

Herrixa Dantzan dantzaldia Biteri plazan 2011ko Gabonetan. Argazkia: Mondraberri

Udaberri honetan, Herrixa Dantzan dantzaldiak Biteri plazan egingo dira Arrasaten, parte hartu nahi duten guztiei irekita. Ekimen honekin, Portaloi elkarte antolatzaileak herritarrei gerturatu nahi die plazan elkarrekin dantzan ondo pasatzeko aukera. Ohi bezala, Patxi Montero irakasleak gidatuko ditu dantzaldiak, musika eta dantza tradizional ludikoak oinarri hartuta. Dantzaldiak hileko azken ostiraleko izango dira, martxoa, apirila eta maiatzean, arratsaldeko zortzietan hasita. Dantza, jalgi hadi plazara! 

Herrixa Dantzan gidatutako dantzaldiak dira, musika eta dantza tradizional ludikoekin osatutakoak. Dantza gidariak denetariko dantzak proposatu ohi ditu (lotuan, soltean, sokan, korruan, taldeka, bikoteak aldatzen...), eta behar denean, dantza jarraitzeko azalpenak ematen ditu.

Arrasaten 2011ko urrian hasi ziren Herrixa Dantzan saioak antolatzen. Bi ikasturtetan Garaia Berrikuntza Guneko taberna-jatetxean egin ziren, urritik maiatzera hilero. Joan den ikasturtean, erdigunera hurbildu nahian, Uarkape pilotalekuko tabernara ekarri zituzten dantzaldiak. Ikasturte honetan ere bertan egin dira hilero.

Orain, kalera saltoa proposatzen dute antolatzaileek. Halaxe, udaberriko hiru hilabeteotan Biteri plazan egingo dituzte dantzaldiak, parte hartu nahi duten guztiei irekita. Helburua, elkarrekin dantzan ondo pasatzeko aukera hau herritarrei ezagutarazi eta probatzen eskaintzea.

Bide batez, hasiera bateko egun eta ordutegia ere berreskuratu nahi izan dute. Hartaz, hileko azken ostiralero izango dira dantzaldiak, arratsaldeko zortzietan hasita. Hauek dira datak: martxoak 27, apirilak 24 eta maiatzak 29.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.