Plazako dantza tradizionala: kalitatean sakontzen 2026-2027

2026/10/24
Plazako dantza tradizionala: kalitatean sakontzen 2026-2027

MINTEGIA

Plazako dantzaren kalitatean sakontzeko eta ohikotik haratagoko aukerak esploratzeko. Elkarrekin egingo dugun esplorazio / lantze / trebatze bide bat izan nahi du.

Kalitatea, ez kanpora begirakoa (balizko ikusleei), baina barrenera, norberak musika eta dantza sakonagotik sentitu eta adierazteko (jakina, kanpoko ikusle zorrotzari ere iritsiko zaio dantza adierazteko irudi, proiekzio edo zera hori).

Saioen dinamika:

  • Mintegia (monografikoa: aukeratutako arlo bat + betegarriren bat)
  • Atsedena
  • Dantzalditxoa -ikus Herrixa Dantzan+ (plus)-.

Aurtengo lanketa-gaia: bikote-dantza lotuan

Bikotearen lotura, gidatzea, jarraitzea, bat egitea. / Pisuaren kudeaketa, inertzia, oreka… / Notak zapaltzen, aldaerak, jolastea… / Beste eremu batzuk: erritmo ez-ohikoak, errenak, tenpo eta doinu ‘zailagoak’…

Nori zuzenduta:

  • Dantza sentitzen sakondu nahi duten eskarmentudun dantzari / dantzazaleei
  • Ur handiagotan murgiltzeko edota ohikotik haratagoko aukerak esploratzeko beharra edo gogoa duten eskarmentudun dantzari / dantzazaleei
  • Dantza-irakasleei
  • BALDINTZAK: dantza-sistema hauetan eskarmentu nahikoa, ezagutzea, gutxieneko maila duina, eta ikuspegia irekitzeko jarrera.

Info praktikoa:

  • Non: Kulturola - ARRASATE
  • Maiztasuna: hilean behin
  • Eguna eta ordutegia: hileko azken igandea (normalean)
    • 18.00 - 19.15 mintegia (monografikoa)
    • 19.30 - 20.30 Herrixa Dantzan+ (plus) dantzalditxoa
  • Prezioa: 5,00 euro / saio (mintegia + dantzaldia)
  • Laguntzailea: Portaloi kultur-elkartea
  • Mintegien info osoa HEMEN

Zure interesa adierazteko:

Dantzan sakontzeko proposamen hau zure interesekoa baldin bada, idatzi hona: