Dokumentuaren akzioak
Kantu eta Dantza Eguna
V. Kantu eta Dantza Eguna antolatu dugu Elgetan maiatzaren 19rako. Azken urteotan ohi dugunez, hau izango da maiatzeko Herrixa Dantzan saioa (kiroldegian), ikasturteko azkena:
- 12:30 Kantuzaleei harrera plazan
- 13:00 Kantu-jira
- 14:30 Kantu-bazkaria kiroldegian (*)
- 18:00 Dantzaldia kiroldegian, Jainaga eta Narbaizaren musikaz.
Antolatzaileak: Elgeta Kantuan, Herrixa Dantzan eta Elgetako Udala.
(*) Bazkaria: 16,00 euro (urdaiazpikoa / errusiar entsalada / okela gisatua (arraina aukeran) / San Markos tarta / kafea)
Aldez aurretik izena eman eta ordaindu behar da:
- Bola-Toki tabernan
- edo Elgetako Udalaren kontu zenbaki honetan (Laboral Kutxa): 3035.0009.11.0090900039 (jarri izen-abizenak eta "bazkaria"; epea: maiatzak 15).
Dokumentuaren akzioak