Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN Herrixa Dantzan: urtarrila - apirila egitaraua

Dokumentuaren akzioak

Herrixa Dantzan: urtarrila - apirila egitaraua

2023/01/20 06:40
Herrixa Dantzan: urtarrila - apirila egitaraua

Argazkia: Gari Otamendi - Dantzan CC-BY-SA

Espaloia kafe-antzokiko Herrixa Dantzan saioetan ez-ohiko proposamenak izango ditugu urtarriletik apirilera (tira, udazkeneko hirurak ere bereziak izan dira...).

Urtarrila eta otsaileko saioetan "Euskal Herriko plazetarako dantza berriak" proiektuko proposamenak ezagutu eta lantzeko dantza-tailer irekiak egingo ditugu. Ez dira ohiko dantzaldiak izango.

Martxoan bi gonbidatu berezi ekarriko ditugu Espaloira: Zaragozako Jesus Rubio eta Olga León musikari eta dantza-maisu handiak. Aragoako jota eta bestelakoak ezagutu eta dantzatuko ditugu haien azalpen eta musikaz.

Apirileko saioa ez dago oraindik zehaztuta, baina horretan ere ezohiko proposamena ekarriko dugu.

Egutegia:

  • urtarrilak 29 - 19.00: 'Euskal Herriko plazetarako dantza berriak' dantza-tailer irekia
  • otsailak 26 - 19.00: 'Euskal Herriko plazetarako dantza berriak' dantza-tailer irekia
  • martxoak 26 - 19.00: Jesus Rubio eta Olga León (Aragoako dantzak)
  • apirilak 30 - 19.00: xxx

Ohi bezala, sarrera doakoa eta parte-hartzea libre. Ez da aldez-aurretik izenik eman behar.

Laguntzailea: Elgetako Udala

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.