Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN Herrixa Dantzan saioak hilero berriz Elgetako Espaloia Kafe Antzokian

Dokumentuaren akzioak

Herrixa Dantzan saioak hilero berriz Elgetako Espaloia Kafe Antzokian

2015/01/21 14:55
Herrixa Dantzan saioak hilero berriz Elgetako Espaloia Kafe Antzokian

Herrixa Dantzan saioa Espaloia Kafe Antzokian. Argazkia: Goiena

2015ean Herrixa Dantzan dantzaldiak hilero izango dira berriz Elgetako Espaloia Kafe Antzokian, urtarriletik maiatzera eta urritik abendura (udan atsedena).
Hileroko martxa honi abenduan berrekin genion, Txertubi taldearen zuzeneko musikaz. 2015ean zehar ere, saio batzutan izango ditugu txertubitarrak Espaloian zuzeneko musika dantzarako jartzen.
Hasierako ohitura berreskuratuta, dantzaldiak hileko azken domekan egingo ditugu normalean (salbuespenen bat gerta daiteke). Horrenbestez, urteko lehenbiziko saioa domeka honetan izango da, hilak 25. Oraingoan baina, grabatutako musikaz.
  • NON: Espaloia Kafe Antzokia - ELGETA
  • NOIZ: urtarrilak 25, igandea.
  • Ordutegia: 19.00 - 20.30
  • Dantza gidaria: Patxi Montero
  • Laguntzailea: Elgetako Udala
  • Sarrera doan eta parte hartzea libre
Zer da Herrixa Dantzan: Gidatutako dantzaldia da, musika eta dantza tradizional ludikoekin osatutakoa (sokan, bikoteka, soltean, korruan, taldeka... denetarik). Helburua, animatzen diren herritarrek dantzan elkarrekin ondo pasatzea.
AZALPEN GEHIGARRIA: Arrazoi pertsonalak tarteko, aurreko 2013-2014 denboraldia berezia izan da Herrixa Dantzan saioentzat. Hilean dantzaldi bakarra antolatu da, Bergara, Eskoriatza eta Elgetaren artean txandaka. Herri bakoitzean, beraz, hiru hilabetean behin. Berezitasun bezala, Espaloiko saioak zuzeneko musikaz izan dira, eta gure artera ekarri ditugu Aiko talde bizkaitarra, Xut iruñarra, eta Alvaro García kitarra jolea.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.