Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN Herrixa Dantzan-en proposamen berria: dantza-afari tematikoak

Dokumentuaren akzioak

Herrixa Dantzan-en proposamen berria: dantza-afari tematikoak

2015/04/13 16:45
Herrixa Dantzan-en proposamen berria: dantza-afari tematikoak

Repasseado mirandès

Herrixa Dantzan ekimenak, dantzan elkartzeko formatu berria antolatu du: dantza-afari tematikoak. Lagun arteko afari pasa eta dantza, Europako lurralde bat edo dantza genero bat hartuta. Lehenbiziko saioa maiatzaren 8rako dago deituta, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Gaia: Portugal. Izena aldez aurretik eman beharra dago.

Azken urteotan mugimendu handia dago Portugalen, bertako dantza tradizionalak jaso eta berriro dantzaldietan gozatzeko (modu informalagoan, jakina). Dantza erraz eta alaiak, herri dantzaldietarako oso egokiak. Hainbat musika talde ere sortu da, dantza-doinu hauek jaso eta gaurko airean grabatzen ari direnak. Testuinguru horren bueltan kokatuko gara dantza-afari honetan.

Helburua xumea da: Portugaleko hainbat irakasle eta musika talderengandik jasotzeko aukera izan dugun doinu eta dantza ederrak konpartitzea, une batez elkarrekin goza ditzagun. Bide batez, gaueko giro intimoagoan elkartzeko aitzakia.

Informazio praktikoa:

  • Afaria (Portugaleko ukituaz) + dantzaldia: 20,00 euro.
  • Dantza-gidaria: Patxi Montero.
  • Oharra: Dantzan eskarmentua dutenenei zuzendutako jarduera da hau.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.