Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN Herrixa Dantzan-ek antolatuta dantza-afari tematikoa: Errusia

Dokumentuaren akzioak

Herrixa Dantzan-ek antolatuta dantza-afari tematikoa: Errusia

2015/11/09 12:25

Herrixa Dantzan ekimenak bigarren dantza-afari tematikoa antolatu du: lagun arteko afari pasa eta dantza, oraingoan Errusia eta Setomaa herrialdea gai hartuta. Abenduaren 11-n izango da, ostiralarekin, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Izena aldez aurretik eman beharra dago.

Hennie Konings irakasleak lan eskerga egiten dihardu Errusiako tradizioko musika eta dantzak jaso, gorde eta zabaltzeko. Harengandik jaso nituen launa eguneko bi ikastaro trinkotan Errusiako kontradantzak eta horovod deritzon irradaka dantzak (korruan lotuta egiteko dantza samur, eder, hunkigarriak). Doinuekin... maitemindu nintzen. Kontradantzak, energikoak. Irradakak, gozo eta hunkigarriak.

Bestalde, bertako Klapp musika taldearengandik jaso nituen Setomaa herrialdeko musika eta dantza (hauek ere kontradantzak, Errusiakoen oso gertu). Errusia eta Estoniaren artean dago banatuta Setomaa herrialdea. Seto hizkuntza propioa du.

Dantza-afari honen helburua, ohi bezala, xumea da: aipatu irakasle eta musikariengandik jasotzeko aukera izan dudan doinu eta dantza ederrak konpartitzea, une batez elkarrekin goza ditzagun. Bide batez, gaueko giro intimoagoan elkartzeko aitzakia.

Informazio praktikoa:

  • Afaria (Errusiako ukituaz) + dantzaldia: 20,00 euro.
  • Afalostean, Errusiako eta Setomaa herrialdeko dantzak gozatzeko tailer-dantzaldia.
  • Dantza-gidaria: Patxi Montero.
  • Izena ematea (derrigorrezkoa): beheko formularioa bete eta bidali
  • Oharra: Dantzan eskarmentua dutenenei zuzendutako jarduera da hau.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.