Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN Herrixa Dantzan: Christian Pacher

Dokumentuaren akzioak

Herrixa Dantzan: Christian Pacher

Noiz 2019/04/28
19:00
Non Elgeta, Espaloia Kafe Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Dantzaldia Frantziako Poitou eskualdeko Christian Pacher-ekin (kantua, arrabita, soinu txikia). Hogei urteko ibilbidean, musikari ezaguna da Frantziako folk dantzaldien eremuan. Dantzarako jotzen duten hainbat musika taldetan hartu du parte: Ciac Boum... eta beste.

Emango dizkigu folk dantzaldietako ohiko dantzak (borobila, chapelloise, baltsak, polkak, schottisch-ak, mazurkak...) eta bere eskualdeko dantzaren bat ere erakutsiko digu (adibidez, Avant Deux esaten zaien kontradantza edo kadrileak). 

Ahetzeko (Lapurdi) Aniez Perez-ekin elkarlanean, hirugarren urtez ekarriko dugu Frantziako folk dantzaldien eremuko musikari bat geurera (aurreko bi urteetan Gerard Godon izan dugu gurekin). Bezperan, Ahetzen Poituko dantzen ikastaroa eta Baionan dantzaldia emango ditu Pacher-ek.

Sarrera doan eta parte hartzea libre. Edateko eta jatekoak eskura.

Laguntzailea: Elgetako Udala

Dokumentuaren akzioak