Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN Gérard Godon soinujoleak bi dantzaldi Baionan eta Elgetan

Dokumentuaren akzioak

Gérard Godon soinujoleak bi dantzaldi Baionan eta Elgetan

2017/03/31 11:42
Gérard Godon soinujoleak bi dantzaldi Baionan eta Elgetan

Gérard Godon

Gérard Godon soinujole frantziarrak dantzaldi bana eskainiko du heldu den maiatzaren 6 eta 7an, Baionan eta Elgetan hurrenez-hurren. Dantzaldiez gain, ikastarotxoa ere eskainiko du Ahetzen (Lapurdi): scottish eta mazurka aldaerak, eta balts irregularrak. Frantziako tradiziozko dantzaldien zirkuituan eta dantzarako musika sortzen ibilbide luzea du Godonek.

Frantzian 'bal folk' edo 'bal trad' esaten zaien dantzaldietako berritzaileetako bat da Gérard Godon. Bere ezaugarri nabarmenenak izan daitezke musikalitate ezberdina (intimista, goxoa) eta dantza lotuetan berrikuntza zaletasuna. Asmatzen eta sustatzen ditu scottish, mazurka eta balts irregularrak.

Hogei urteko ibilbidean bederatzi CD argitaratu ditu, guztiak ere dantzarako musikaz osatuta, eta ezaguna da 'bal folk' zirkuituan. Bere errepertorioan, scottish, polka, balts (hiru, bost, zortzi eta hamaika pultsukoak), mazurka, scottish irregularrak, Chapelloise, borobila... eta beste hainbat.

'Soinujole dantzaria (edo alderantziz)' aurkezten du bere burua. Informazio gehiago bere web gunean: www.parasol-godonsix.com

Egitaraua

Ikastaroa: scottish eta mazurka aldaerak, eta balts irregularrak

  • Noiz: maiatzak 6, larunbata / 15:00 - 18:00
  • Non: Ahetze (Lapurdi) / Denen-xokoa gela
  • Sarrera: 20,00 euro
  • Izena ematea: Aniez (+33 611595708 / agnes@trad.org)

Bal folk Baionan: Gérard Godon, Mikel Perez eta abar.

  • Noiz: maiatzak 6, larunbata / 21:00
  • Non: Forum-eko dantza-aretoa
  • Sarrera: 10,00 euro
  • Arbonan ostatua hartzeko aukera (15,00 euro)
  • Informazioa, erreserbak eta aldez-aurretik izena ematea: Aniez (+33 611595708 / agnes@trad.org)

Dantzaldia Elgetan: Gérard Godon

  • Noiz: maiatzak 7, igandea / 19:00
  • Non: Espaloia Kafe Antzokian
  • Sarrera libre, baina txapela pasako dugu musikaria ordaintzeko!!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.