Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN Escamot català Euskal Herrian 2021

Dokumentuaren akzioak

Escamot català Euskal Herrian 2021

2021/11/10 17:35

Aurten bai, abenduko zubian berriz etorriko zaigu Escamot català dantzari-musikari txangoa Euskal Herrira. Seigarren aldia izango du, eta hiru hitzordu finkatu ditu abenduaren 4tik 8ra bitartean, Nafarroatik Bizkaira. Bizkaiko proposamena berria da: bi eguneko dantza-egonaldia antolatu dugu Baratze baserri-eskolan, Eingo taldearekin batera.

Aurten Euskal Herrian laguntzaile / antolatzaile: Ortzadar Folklore Elkartea, Lizarraldeko Herri-dantzen Tailerra, Lizarrako Udala eta Eingo taldea.

Dantzaldiak doakoak izango dira, baina ohi bezala txapela pasako da, bidaia eta egonaldiaren gastuei laguntzeko.

Abenduak 4: IRUÑEA

  • 17:00 Kale-dantzaldia Mercaderes karrikan
  • 18:30 Dantzaldia Katakrak-en (KASU: aforo mugatua)
  • 22:00 Afaria Ortzadar Folklore Elkartearen txokoan (pribatua)

 

Abenduak 5: LIZARRA (San Andres feriak)

  • 13:15 Dantzaldia Santiago plazan: Lizarraldeko Herri-dantzen Tailerra
  • 14:30 Luntxa Lizarrako Udalaren eskutik (pribatua)
  • 17:30 Kalejira: Escamot català (San Martin plazatik hasita)

 

Abenduak 6 eta 7: BARATZE baserri-eskola* (Gautegiz-Arteaga, Bizkaia)

Abenduak 6:

  • 17:00 Euskal dantzen tailerra, Patxi Monteroren eskutik (batez ere Escamot-eko kideei zuzenduta): Euskal Herriaz kanpoko dantza-jaialdietan ohikoak diren fandangoa, Lantzeko zortzikoa, jauzi batzuk... berrikusi eta, komeni bada, hobetu.
  • 19:00 Dantzaldia: Eingo
  • 21:30 Afaria

 

Abenduak 7:

  • Goizean, mendi-txangoa.
  • 14:30 Bazkaria
  • 17:00 Dantza-ikastaroa: Kataluniako eta Okzitaniako dantzak, Escamot-eko kideen eskutik.
  • 19:00 Dantzaldia: Escamot català
  • 21:30 Afaria

 

(*) IZENA EMATEA: Baratze baserri-eskolako jarduera eta otorduetan parte hartzeko beharrezkoa da aldez-aurretik IZENA EMATEA HEMEN (epea: azaroak 28). Ez dago zertan egonaldi osoa hartu. Jarduerak banaka har daitezke. Aukera dago bertan bazkaldu, afaldu eta ostatu hartzeko (izen-emate orrian aukeratu).

 

Hemen aurreko bi urteetako kronikak:

Escamot català 2019: kronika, argazkiak eta bideoak.

Escamot català 2018: kronika, argazkiak eta bideoak

Dokumentuaren akzioak