Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN Errusia eta Setomaa-ko dantza-afari tematikoa: kronikatxoa

Dokumentuaren akzioak

Errusia eta Setomaa-ko dantza-afari tematikoa: kronikatxoa

2015/12/17 11:25

Abenduaren hamaikan bigarren dantza-afari tematikoa egin genuen Espaloia Kafe Antzokian. Oraingoan, Errusia eta Setomaa herrialdea gai hartuta (Errusia eta Estonia artean zatituta dago Setomaa herrialdea). Aurreko dantza-afarian bezala (Portugal, maiatzean), oraingoan ere gustura asko!!

44 lagun elkartu ginen, Arrasate, Bergara, Elorrio, Zaldibar, Eibar, Aretxabaleta, Eskoriatza, Antzuola eta Elgetatik bertatik etorrita. Espaloiko sukaldariak afari goxoa prestatu zigun, errezeta errusiarrak hartuta. Vodka txupitoa, kafea... eta ekin genion dantzari.

Bederatzi dantza ezagutu / probatu / gozatu genituen. Batzuk kontradantzen moldeetan, beste pare bat Errusian ohikoak omen diren trentza/korapiloak eginez, eta beste batzuk horovod korruko dantza kantatuak. Dantza dibertigarriak batzuk, hunkigarri eta goxoak besteak. Eta musika horiek, eta ahots horiek... ze ederrak!!!

Oroigarri gisa bidetxoa jarri dugu YouTuben

Kontuan izan ez garela dantza konpainia bateko dantzari trebeak, eta helburua ere ez dela inongo dantzak ikastea edo folklorean sakontzea. Beste herri batzuetako dantza sozialak deskubritzeko aitzakian, 'plater ezberdinak' probatzen berriz ere dantzan elkartu eta gozatzea baizik.

Antolatuko ditugu dantza-afari gehiago...

https://dantzan.eus/kidea/herrixadantzan/dantza-afari-tematikoak

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.